Kukutza III gaztetxearen defentsan ekiteagatik, epaiketa ugari jarri dira martxan. EAJ-k CABISA-ren abokatuak ordaintzen ditu, epailea aurrez aurretik aukeratu zuten eta okupazioa zein elkartasuna kriminalizatu nahi dute.

EKIN OKUPAZIOARI! BILBO OKUPATZERA GOAZ!!!
Mostrando entradas con la etiqueta prentsa oharra. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta prentsa oharra. Mostrar todas las entradas

2011-10-07

OKUPAZIO BULEGOAREN PRENTSA OHARRA



Gaur, Urriaren 7an hiru urte bete dira Okupazio Bulegoaren proiektua kaleratu zenetik. Hasiera batetik etxebizitzen okupazioaren zilegitasuna gizarteratzea izan genuen helburu nagusi, okupazioa ez da delitua lemapean. Mezu horrek inoiz baino biziago dirau. Izan ere:

1) Legalki okupazioa zigortzeko erabiltzen den usurpazio delitua ez da beti aplikagarria, indarkeria, irauntzeko asmoa eta sartu izana demostratzea eskatzen baitu legeak.

2) Delitua eskubideren baten urraketa ematen denean sortzen den kalteari dagokio eta usurpazioak jabetzarako eskubidearen urraketa zigortzea du. Baina etxebizitza bat urtetan bere baitan utzi duenean jabetza eskubide horri muzin egiten dio jabeak.Beraz, ez dago jadanik kaltetutako eskubiderik.

3)Sistema kapitalistak bizi duen gaitz endemiko honetan (kaleratzeak, etxebizitza hutsak banketxeen eskuetan egotea, langabezia, prekarietatea…) jabetza pribatua mugagabeko eskubidea ez dela gogoratu behar dugu, eta haren erabilpen soziala indartu behar dela. Ezin da onartu pentsamolde zahar, atzerakoi eta botere faktikoek beren interesen alde erabili duten honako ideia hau: jabetza norberaren izerdiz erositako objektua izanik ematen zaion ukiezintasun statusa eta, beraz, beharrizanak bultzatuta jendeak expropiatutako etxebizitza edo erakin hutsen jabeak koitadutzat agertzea. Etxe bat hutsik egotearen kasuak hamaika izan daitezke, baina baita egoera horiei eman dakizkioken aterabideak ere. Okupazioa zentzu honetan instituzioen pasibitatearen aurrean gizartearen jarrera aktiboa eta desobedientea bultzatzen du.

Zuzenbidea erabat interpretatiboa dela badakigu eta Okupazio Bulegoaren lana aholkularitza eta laguntza juridikoa ematea den aldetik, gure interpretazioari eutsiko diogu.

Honen harira ere honako hau salatu eta gizarteratu nahi dugu: interpretazioez haraindi Kukutza III gaztetxearen huste eta eraiste prozesuan eman den lege eta prozesu juridiko eta administratiboen erabilpena erabat interesatua izan dela, jabetza pribatuaren onurarako. Gertakari lotsagarrienak adieraztearren aipagarria da desalojo autoa deklarazioak jaso aurretik sinatuta egon izana edota eraiste baimena eman izana inguruan dauden etxebizitzei egin ziezaieken kalteari erreparatzen dion ikerketa aurkeztu barik (zeintzuei jadanik arrakala galantak atera zaizkien) eta ondoren eraiki behar diren etxebizitzen proiektua aurkeztu barik.

Kukutzaren proiektua ez da izan proiektu kultural hutsa, bizi proiektu propioa (kapitalismoaren lan-kontsumo dinamiketatik at) eraiki nahi izan duten gazteentzako aukera bat ere eskaini baitu azken pisuan zegoen etxebizitzak. Gaztetxearekin batera duela hamairu urte abiatutako proiektua.

Beraz, gure elkartasun eta babes osoa helarazi nahi diegu Kukutza III proiektuaren defentsan apiriletik hona ibilitako guztiei, bereziki irailaren 21ean eta 23an bitartean atxilotu, identifikatu eta zauritutako guztiei.

Berriro diogu: OKUPAZIO EZ DA DELITUA!

Bilbon, 2011ko Urriaren 7an

2011-09-29

PRENTSA OHARRA/NOTA DE PRENSA

Iada 7 egun pasa dira Kukutza III gaztetxea hustuketa bortitza gauzatu zenetik eta 4 zentzugabeko eraisketa hasi zenetik. Egun hauetan gauza askori buruz pentsatu dugu.


Asteazkenean goizeko 5etan esnatu ginen Errekalden inoiz ikusitako poliziaren indar erakusketarekin. Furgonetarik zaharrenak ere ekarri zituzten. Norbaitek esan dezake segurtasun indarrak sasoi onean daudela erakutsi behar zela. Segundo batzuetan auzokideen erantzunarekin aurkitu ziren, burrunbadak, zarata, ur baldeak etxebizitzetako leihoetatik, eta pilo bat jende bideo kamerekin. Komunikabideak laster bihurtu zituzten irina ta ur puxikak adreilu ta “objektuetan”.


Kukutzaren aldeko 7000 pertsonetako manifestazioan entzuten zen ahotsa azkar itotzen saiatu zen polizia eta hamarnaka zauritu gertatu ziren. Haien artean, ume, andre ta gazte zauritu zituzten eta komertzioetako pertsiana zein portaletako kristalak apurtu zituzten. Osteguna tentsiopean pasatu genuen, epaileak Kukutza eraisteko baimena ematen zuenaren zain, eta ostiralean, nahiz eta botaketa legalki zuzena ez izan, baimendu zuen. Ostiraleko arratsaldean, injustizia, ezintasuna ta amorrua nahastu ziren. 13 urteko lana, elkartasuna, sorkuntza ta milaka pertsonaren arteko loturak eraisten ziren.


Egun hauetan berriz, malkoak, elkartasun besarkadak eta Mundu osoko animo mezuak jaso ditugu. Egun batzuk itxoin nahi izan dugu Kukutzaren hustuketa ta eraisketaren ondoren, gertakariak nola garatzen ziren ikusteko, ta nola ez, autoritate zein komunikabideek ez digute hutsik egin. Beti bezala ekin dute.


Ertzaintzak Bilboko udaleko gobernu ekipoaren zerbitzura, 3 egunetan Errekaldeko historian izandako beste edozein gaizkile taldek baino kalte geihago ekarri ditu auzora; ehunaka zauritu, propietateen galerak, legearen hausteak...


Enpresa espekulatzaile baten interes pribatuen izenean, zaintzeko zin egin zuten herria jipoitu dute, guztionak ziren hamaika propietate lapurtu dituzte eta denon artean egindako eraikin bakarra bota dute. Eraikin hori balio haundiko mankomuneko ongi bat izateaz gain, udaletxearen eta gobernuaren eskuetatik at gazteok egin dezakegunaren eredu eta simboloa da. Gero ta zikinagoa, ustelduagoa, bere herritik urrrunago eta amaieratik hurbilago dagoen udaletxea.


Jasotako elkartasuna ikaragarriaizan da. Mugimendu honek mundu justuago ta bihozberago bat eraikitzeari ekiten dio eguneo ta hauxe kriminalizatzeko saiakera guztiak hutsean geratu dira. Herriak badaki zein den egia, ta egia kalean dago. Basakeri honen errudunek elikatzen dituzten komunikabide ta hiztun askok, lotsa gutxi izan dute kontenedore batzuei buruz gure gaitzespena eskatzeko ertzaintzak zauritutako 200 pertsonetaz ardura txiki bat adierazi gabe. Badirudi ongi materialak garrantzitsuagoak direla. Norbaitek izan ote zuen Euskalduna-ko langileei gaitzespena eskatzeko atrebentziarik, ontziolaren itxieran gertatutako istiluengatik? Gaitzespen zirku honetan jolastu nahi izan dutenak lotsagabekeri ta profesionaltasun eza itzela adierazi
dute.


13 urte askorako ematen dute, pertsona asko, momentu asko, ekimen asko, lan handia, arratsalde ahaztuezinak eta hondea-makinek bota ezin dezaketen sentimendu ugari. Lasai eta harro gaude. Gure herri borrokatzaileaz harro gaude. Duintasuna mantenten duen gure auzo langileaz harro gaude.


Bihar Kukutza III botatzen bukatzen dutenean, ez etorri guregana negar egitera ezta limosna ematera ere.


Inoiz ez gara hondakina izango, askatasun haizea gara!



KUKUTZA AURRERA!

2011-08-04

prentsa oharra



KUKUTZA III GAZTETXEAREN PRENTSA OHARRA 2011-08-03
KUKUTZA III

Errekaldeko gaztetxea eraisteko mehatxuaren aurrean, Kukutzako Asanbladak eraikineko mantenimenduaz arduratuko zela adierazi zuen, azken 13 urteotan egin duen bezala. Jakin badakigu eraikineko zaharkitzeak zenbait konturen kaltetzea dakarrela, fatxada bera adibidez, nahiz eta teknikarien txostenek honen egoeraren egokitasuna zihurtatzen duten.

Hala ere, egun, Cabisa S.A.-k 17 urtez utzita eduki ostean gaztetxea bota nahi duen enpresak, egoera honen aurrean neurri bakarra proposatzen du: segurtasun andamio bat. Neurri honek ez du arazoa konpontzen eta balizko desalojo bati bidea erraztuko lioke, honek dakarren eraistearekin batera.

Gaur egungo egoera kontuan hartuta Kukutzak normaltasunez jarraitu ahal izateko eta auzokideei inongo arazorik ez sortzeko, beharrezkoak diren konpontze eta berrikuntza lanak bere gain hartzea erabaki du.

Era berean, Udaleko jarrera salatzen dugu, auzo elkartea eta gaztetxearekin hartutako konpromezuak bete ez dituelako. Udalak eraikineko hirigintza espedientearekin zerikusia zuen edozein pausu edo albisteren berri emateko hitza eman zuen, eta ez da betetzen ari.

Hau guztia dela eta, andamio beraren instalazioaren aurkako gure jarrera plazaratu nahi dugu, baita fatxada berritzeko lanean hasiko garela iragarri ere.

COMUNICADO DE PRENSA KUKUTZA III GAZTETXEA 03/08/2011

Ante la amenaza de derribo del gaztetxe de Errekalde la Asamblea de Kukutza afirmó que se haría responsable del mantenimiento del edificio, como en los últimos 13 años. Somos conscientes de que la antigüedad del mismo implica un deterioro de ciertos aspectos del inmueble, como es el caso de la fachada, aunque informes técnicos certifican el buen estado de la estructura.

Sin embargo, hoy, CABISA S.A., la empresa que quiere derribar el gaztetxe tras 17 años de abandono, propone una única medida ante el deterioro de la fachada: instalar un andamio visera de seguridad. Esta medida en ningún caso supone una solución al problema y es una manera de allanar el camino de un posible desalojo con el consiguiente derribo.

Teniendo en cuenta la situación actual, Kukutza ha decidido acometer las obras de saneamiento y reforma necesarias para poder seguir trabajando con normalidad y no causar ningún daño o perjuicio al vecindario.

Así mismo, denunciamos la actitud del ayuntamiento al no cumplir con los compromisos adquiridos con el gaztetxe y la asociación de vecin@s del barrio. El consistorio dio su palabra de informar puntualmente de cada paso y novedad en relación con el expediente urbanístico del edificio y no lo está haciendo.

Por todas estas razones, nos oponemos a la instalación de dicho andamio y comenzamos las obras de rehabilitación de la fachada.


Kukutza ikutu bez!!!

Kukutzak autogestioa!

2011-07-26

KUKUTZA NO ESTA EN RUINA. SU SISTEMA SI.



Durante las últimas semanas hemos dado mil y una razones por las que Kukutza III gaztetxea se debe mantener donde está y como está. Hemos propuesto vías de sobra para que las administraciones eviten el derribo y preserven el proyecto, por que creemos demostrado que es una vital infraestructura del barrio y que hay que defender los intereses públicos sobre los privados.

Hemos demostrado estar dispuestos a hablar con todo el mundo con tal de encontrar una solución real. La única que no ha querido nunca siquiera contestar los diferentes burofaxes y llamadas ha sido CABISA.

Somos conscientes de que el edificio tiene un propietario. Un propietario que tiene promociones de viviendas sin vender en Cantabria, Bizkaia y Málaga. Pero también tiene un poseedor legítimo, que es el barrio de Errekalde. Y es el interés de todo un barrio el que va a ser ninguneado para que una empresa que ha especulado durante 17 años con el terreno, derribe el edificio para especular quien sabe cuántos años más y llenarse aún más los bolsillos. Las errekaldetarras y bilbainas no lo van a entender. Como tampoco entienden que desde las insituciones no se pongan límites legales a la avaricia de los especuladores. ¿Os es que sólo se le puede expropiar a los baserritarras, a familias trabajadoras para construir autopistas? Kukutza es un proyecto estratégico para Errekalde, su desarrollo social, económico y cultural. Es un ejemplo de gestión y política participativa.

Tenemos que añadir a todo esto, que el ayuntamiento de Bilbao se ha ahorrado durante 13 años, millones de euros gracias a Kukutza. Se los ha ahorrado en espectáculos, en talleres, en locales para jóvenes y mayores, en servicios sociales, en limpieza, en deporte, en seguridad, en equipamientos. Pero nosotras no queremos dinero, lo hacemos “muxutruk”. Sólo queremos respeto a lo que hemos construido y voluntad política para mantenerlo.

Por todo esto y más, la asamblea de Kukutza se hace responsable, como los últimos 13 años, del mantenimiento del edificio, así como de las actividades que se realizan y realizarán, ya que tanto la estructura se encuentra en perfecto estado como las instalaciones están adecuadas a la actividad. También estamos dispuestas a llegar a un acuerdo con el ayuntamiento, Diputación, Gobierno Vasco y Cabisa, siempre y cuando el proyecto se mantenga donde está y como está.

2011-07-19

KUKUTZA III GAZTETXEAREN PRENTSA OHARRA


ESKERRIK ASKO!

Kukutza III gaztetxetik, oso positiboki baloratzen dugu larunbateko Bilbon eginiko manifestazioa. Badira urteak horrelako manifestazio koloretsu, dibertigarri eta anitza bizitzen ez dugula. Manifestazioa prestatzen eta gaztetxean 13 urtetan Kukutza proiektuan parte hartu dugunontzat, izan zitekeen hunkigarrien izan zen. Gazteak, helduak eta txikiak horrelako ekimen aldarrikatzaile batekin gozatzen ikusteak, asko esaten du Kukutzaren eta defendatzen dutenen esentziaz. , Eraikitzearen, borrokatzearen, elkarbanatzearen eta erabakitzearen bizipoza, gozamena irudikatzen du.

Jakin badakigu jaso dugun babesa, gauzak ondo egiteagatik jaso dugula, arduraz, errespetu eta irudimennez lan egiteagatik. Baina argi daukagu ere bai Kukutza azken 15 urtetan parte hartu eta lagundu duten milaka lagunei esker dela egiazkoa. Horregatik, eskerrak ematen dizkiegu egunero Kukutzaren defentsan agertzen diren guztiei eta borrokatzera, lan egitera gonbidatzen ditugu, Errekalde, Bilboko eta munduko auzo guztiak gero eta hobeagoak izan daitezen eta elkarbanatzeko gaztetxe eder bat lortu dezaten.



Bestalde, hurrengo hilabetetan lanean jarraituko dugula esan nahi dugu, proiektu berriak sortzen, ekimen kultural gehiago antolatzen, gure 13. urteurrena ospatzen, Aste Nagusian parte hartzen urtero bezala, gure autogestioa eta Kukutzaren botaketari irtenbide bat bilatzeari utzi gabe.

Azpimarratu nahi genuke uztailaren 23an antolatu dugun bertso bazkaria Arkaitz Estiballes-ekin eta egun berean KEPA JUNKERAK emango digun kontzertutxoa.