Kukutza III gaztetxearen defentsan ekiteagatik, epaiketa ugari jarri dira martxan. EAJ-k CABISA-ren abokatuak ordaintzen ditu, epailea aurrez aurretik aukeratu zuten eta okupazioa zein elkartasuna kriminalizatu nahi dute.

EKIN OKUPAZIOARI! BILBO OKUPATZERA GOAZ!!!

2011-07-19

KUKUTZA III GAZTETXEAREN PRENTSA OHARRA


ESKERRIK ASKO!

Kukutza III gaztetxetik, oso positiboki baloratzen dugu larunbateko Bilbon eginiko manifestazioa. Badira urteak horrelako manifestazio koloretsu, dibertigarri eta anitza bizitzen ez dugula. Manifestazioa prestatzen eta gaztetxean 13 urtetan Kukutza proiektuan parte hartu dugunontzat, izan zitekeen hunkigarrien izan zen. Gazteak, helduak eta txikiak horrelako ekimen aldarrikatzaile batekin gozatzen ikusteak, asko esaten du Kukutzaren eta defendatzen dutenen esentziaz. , Eraikitzearen, borrokatzearen, elkarbanatzearen eta erabakitzearen bizipoza, gozamena irudikatzen du.

Jakin badakigu jaso dugun babesa, gauzak ondo egiteagatik jaso dugula, arduraz, errespetu eta irudimennez lan egiteagatik. Baina argi daukagu ere bai Kukutza azken 15 urtetan parte hartu eta lagundu duten milaka lagunei esker dela egiazkoa. Horregatik, eskerrak ematen dizkiegu egunero Kukutzaren defentsan agertzen diren guztiei eta borrokatzera, lan egitera gonbidatzen ditugu, Errekalde, Bilboko eta munduko auzo guztiak gero eta hobeagoak izan daitezen eta elkarbanatzeko gaztetxe eder bat lortu dezaten.



Bestalde, hurrengo hilabetetan lanean jarraituko dugula esan nahi dugu, proiektu berriak sortzen, ekimen kultural gehiago antolatzen, gure 13. urteurrena ospatzen, Aste Nagusian parte hartzen urtero bezala, gure autogestioa eta Kukutzaren botaketari irtenbide bat bilatzeari utzi gabe.

Azpimarratu nahi genuke uztailaren 23an antolatu dugun bertso bazkaria Arkaitz Estiballes-ekin eta egun berean KEPA JUNKERAK emango digun kontzertutxoa.



1 comentarios :

  1. Anónimo dijo...

    Apoyo de Kepa Junkera a KUKUTZA en el programa de la cadena SER "HOY POR HOY" a nivel estatal.

    http://www.elpais.com/audios/cadena/ser/Entrevista/Kepa/Junkera/Hoy/Hoy/2011/elpaud/20110713csrcsr_10/Aes/

    Kukutzatik ez dira pasako !!!