Kukutza III gaztetxearen defentsan ekiteagatik, epaiketa ugari jarri dira martxan. EAJ-k CABISA-ren abokatuak ordaintzen ditu, epailea aurrez aurretik aukeratu zuten eta okupazioa zein elkartasuna kriminalizatu nahi dute.

EKIN OKUPAZIOARI! BILBO OKUPATZERA GOAZ!!!

2011-09-29

PRENTSA OHARRA/NOTA DE PRENSA

Iada 7 egun pasa dira Kukutza III gaztetxea hustuketa bortitza gauzatu zenetik eta 4 zentzugabeko eraisketa hasi zenetik. Egun hauetan gauza askori buruz pentsatu dugu.


Asteazkenean goizeko 5etan esnatu ginen Errekalden inoiz ikusitako poliziaren indar erakusketarekin. Furgonetarik zaharrenak ere ekarri zituzten. Norbaitek esan dezake segurtasun indarrak sasoi onean daudela erakutsi behar zela. Segundo batzuetan auzokideen erantzunarekin aurkitu ziren, burrunbadak, zarata, ur baldeak etxebizitzetako leihoetatik, eta pilo bat jende bideo kamerekin. Komunikabideak laster bihurtu zituzten irina ta ur puxikak adreilu ta “objektuetan”.


Kukutzaren aldeko 7000 pertsonetako manifestazioan entzuten zen ahotsa azkar itotzen saiatu zen polizia eta hamarnaka zauritu gertatu ziren. Haien artean, ume, andre ta gazte zauritu zituzten eta komertzioetako pertsiana zein portaletako kristalak apurtu zituzten. Osteguna tentsiopean pasatu genuen, epaileak Kukutza eraisteko baimena ematen zuenaren zain, eta ostiralean, nahiz eta botaketa legalki zuzena ez izan, baimendu zuen. Ostiraleko arratsaldean, injustizia, ezintasuna ta amorrua nahastu ziren. 13 urteko lana, elkartasuna, sorkuntza ta milaka pertsonaren arteko loturak eraisten ziren.


Egun hauetan berriz, malkoak, elkartasun besarkadak eta Mundu osoko animo mezuak jaso ditugu. Egun batzuk itxoin nahi izan dugu Kukutzaren hustuketa ta eraisketaren ondoren, gertakariak nola garatzen ziren ikusteko, ta nola ez, autoritate zein komunikabideek ez digute hutsik egin. Beti bezala ekin dute.


Ertzaintzak Bilboko udaleko gobernu ekipoaren zerbitzura, 3 egunetan Errekaldeko historian izandako beste edozein gaizkile taldek baino kalte geihago ekarri ditu auzora; ehunaka zauritu, propietateen galerak, legearen hausteak...


Enpresa espekulatzaile baten interes pribatuen izenean, zaintzeko zin egin zuten herria jipoitu dute, guztionak ziren hamaika propietate lapurtu dituzte eta denon artean egindako eraikin bakarra bota dute. Eraikin hori balio haundiko mankomuneko ongi bat izateaz gain, udaletxearen eta gobernuaren eskuetatik at gazteok egin dezakegunaren eredu eta simboloa da. Gero ta zikinagoa, ustelduagoa, bere herritik urrrunago eta amaieratik hurbilago dagoen udaletxea.


Jasotako elkartasuna ikaragarriaizan da. Mugimendu honek mundu justuago ta bihozberago bat eraikitzeari ekiten dio eguneo ta hauxe kriminalizatzeko saiakera guztiak hutsean geratu dira. Herriak badaki zein den egia, ta egia kalean dago. Basakeri honen errudunek elikatzen dituzten komunikabide ta hiztun askok, lotsa gutxi izan dute kontenedore batzuei buruz gure gaitzespena eskatzeko ertzaintzak zauritutako 200 pertsonetaz ardura txiki bat adierazi gabe. Badirudi ongi materialak garrantzitsuagoak direla. Norbaitek izan ote zuen Euskalduna-ko langileei gaitzespena eskatzeko atrebentziarik, ontziolaren itxieran gertatutako istiluengatik? Gaitzespen zirku honetan jolastu nahi izan dutenak lotsagabekeri ta profesionaltasun eza itzela adierazi
dute.


13 urte askorako ematen dute, pertsona asko, momentu asko, ekimen asko, lan handia, arratsalde ahaztuezinak eta hondea-makinek bota ezin dezaketen sentimendu ugari. Lasai eta harro gaude. Gure herri borrokatzaileaz harro gaude. Duintasuna mantenten duen gure auzo langileaz harro gaude.


Bihar Kukutza III botatzen bukatzen dutenean, ez etorri guregana negar egitera ezta limosna ematera ere.


Inoiz ez gara hondakina izango, askatasun haizea gara!



KUKUTZA AURRERA!

0 comentarios :