Kukutza III gaztetxearen defentsan ekiteagatik, epaiketa ugari jarri dira martxan. EAJ-k CABISA-ren abokatuak ordaintzen ditu, epailea aurrez aurretik aukeratu zuten eta okupazioa zein elkartasuna kriminalizatu nahi dute.

EKIN OKUPAZIOARI! BILBO OKUPATZERA GOAZ!!!
Mostrando entradas con la etiqueta defentsa. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta defentsa. Mostrar todas las entradas

2012-05-15

APOYA, DEFIENDE, AMA LA CASIKA



Mostoles-eko "CSOA La Casika"-k, 14 urteren ostean eta inoiz baino biziagorik dagoenean, arriskuan aurkitzen da. Zenbait prozesu dauzkate irekita eta mehatxaturik sentitzen dira. Okupatzeagatik salaketa bat daukate eta epaile batek beraien ekintzak etetea egindu die (kontzertuak, jantokia, bilerak) lokala prezintatuko duten mehatxupean.

Adierazi zure elkartasuna:
- Ekainak 16, arratsaldeko 18.30etan Mosotolesen burutuko den manifestaldian. 
- Zure kolektiboaren atxikimendua emanez. 

 Gora La casika!!! Okupazioa aurrera!

2011-11-10

Epaituak Mirafloreseko zubian gaztetxearen alde margozteagatik



Eguneratua

Mirafloreseko zubia margozteagatik epaitu zituzten 4 Kukutzakideak, asteburu osoko etxe-atxiloketa bete beharko dute, hala nola, 60 euroko isuna ordaindu bakoitzak. Bestalde, eskalada materiala konfiskatu egin diete eta ez dute bueltatzeko asmorik, "ekintzak burutzeko arriskua dela ta".

-----------------
Gaur goizean egingo dute epaiketa Bizkaiko Lurralde Auzitegian (Bilbo). Ondasun higiezinak kaltetzea eta desobedientzia egotzi die fiskalak.

Uztailaren 15ean, Kukutza Gaztetxearen erresistentzia kanpaina puntu gorenean zegoen unean, gaztetxeko lau kidek Errekaldeko zentroaren aldeko ekintza ikusgarria egitea pentsatu zuten. Mirafloreseko zubira igo eta arkuaren goiko aldean pintada bi egin zituzten, ″Kukutza aurrera!″ eta ″Kukutza ikutu bez″ ziotenak.

Ekintza amaitutakoan Ertzaintzaren patruila eta kalez jantzitako polizia ugari gerturatu eta identifikatu egin zituzten. Poliziek zubira igotzeko erabili zuten materiala, kide guztien arnesak tartean, eraman zituzten eta desobedientzia delitua egitea egotzi zieten.

Gaur, ekintza egin zutenetik ia lau hilabete pasa diren honetan, Kukutzako lau kideak epaituko dituzte Bizkaiko Lurralde Auzitegian, Bilbon. Ondasun higiezinak kaltetzea eta desobedientzia leporatzen die fiskalak.

Bilbokobranka.

2011-09-14

OM SHANTI! EZ DIRA PASAKO YOGA KLASE BEREZIA




Eskerrik asko gaur goizeko sostenguagatik!

Alerta gorrian gaude oraindino. Biharko ere goizaldeko 7:30etan konbokatzen zaituztegu Kukutza III defenda dezagun.
Egunsentian, 7.30 aldera, erresistentzia kulturala hasiko da yoga klase batekin, "eguzkiaren agurra" eginez, eguzkiari, edo hurbiltzen denari. Ekarri zure esterilla klasea gaztetxearen aurrean egingo dugulako.
Eskerrik asko zuen laguntzagatik.
Danok gara Kukutza III.
Ez dira pasako!

Gracias por el apoyo de esta mañana!

La alerta roja continúa. Para mañana os volvemos a convocar a partir de las 7:30 de la mañana para defender Kukutza III.
Justo al amanecer, a las 7.30, comienza la resistencia cultural con el "saludo al sol", o a quien se acerque, con una clase de yoga. Traed la esterilla porque la clase se dará en la calle frente al gaztetxe.
Eskerrik asko por vuestro apoyo
Todas somos Kukutza!
No pasarán!

KUKUTZA DEFENDITUKO DUGU






eus

Kukutza III gaztetxea huste arrisku larrian dago. Aste honetan, urtero garai hauetan bezala kurtso hasierari irikiera eman diogu. Dantza, zirko, eskulan, autogestio… tailerrak egunero ematen dira, auzoko haurren gunea martxan da, adineko jendea eskulanak egiteko elkartzen da astean bi aldiz, liburutegia zabalik dago, jantokia zabalik dago. Hitzaldi, kontzertu eta antzerki ugari dago gure agenda kulturalean. Zer egingo dute? Abisatu gabe agertu eta hemen dagoen jendea, haurrak, adinduak, haurdun dauden emakume eta auzokideak bertatik bortizki bota?
10. instrukzio epaitegiko epaile jaunari Kukutza III gaztetxearen aurkako huste agindua bertan behera uztea eskatzen diogu.

Bilboko Udaleko agintariei bi gauza:

-Utzi gezurrak esateari! Bizkaiko Foru Aldundiaren arabera eraikin honek ez ditu 6 milioi balio Azkunak zioen bezala, baizik eta 2 milioi.

-Bigarrenik, egoera berbideratzeko neurriak har ditzala lehen baitlehen. Lurraren berkalifikatzearena alegia.

Eusko Jaularitzari ere, bere esku dauden neurri politikoak berehala jarri ditzala, eta ez dezala Kukutza III gaztetxearen auzia sarraski polizial batean bilakatu.

Gure aldetik, orain arte esan dugun bezala, gaztetxea modu aktibo, baikor eta eraikitzailean defendatuko dugu, adibidez gure agenda kulturala biderkatuz. Aipatu ditugun aktibitateez gain, gaur bertan, Zea Mays musika taldearen kontzertua izango dugu eta hurrengo egunetan Anje Duhalde eta Pirritx eta Porrotxek gaztetxearen defentsa indartuko dute.

Baina ikus dezakezuenez, erresistentzia ez da soillik agenda kulturalera mugatzen, bidoi hauek, eta baita gaztetxeko txoko guztietan desalojoa ekiditeko prest dagoen jendeak lagunduko digu. Proiektu honek, izugarrizko babes soziala eta zilegitasuna erakutsi du eta kalean izugarrizko erantzuna emango da. Gaztetxea gure indar eta lagun guztiekin defendatuko dugu.

Kukutza beti egon da edonorekin hitz egiteko prest, baita gatazka honi irtenbidea bilatzeko, baina espekulatzaileen interesek egoera honetara bultzatu gaituzte…

DANON ARTEAN EUTSIKO DIOGU GOIARI!!!
GORA ERREKALDE!!!
KUKUTZATIK EZ DIRA PASAKO!!!!!

-

cas

Kukutza III Gaztetxea está en grave riesgo de ser desalojado. Esta semana, como todos los años por estas fechas, hemos iniciado un nuevo curso. Cursos de autogestión, manualidades, circo o danza, se imparten a diario. El espacio de las niñas y niños del barrio está activo. Mayores del barrio se juntan dos veces a la semana para hacer manualidades. La biblioteca y el comedor vegetariano están abiertos. En nuestra agenda cultural todas las semanas hay charlas, conciertos y actuaciones de teatro y circo. ¿Qué es lo que pretenden hacer? ¿Desalojar brutalmente sin previo aviso mientras aquí dentro hay niños y niñas, mujeres embarazadas, padres y madres, gente mayor, usuarixs y vecinxs?

Exigimos al juzgado número 10 de instrucción de Bilbao que paralice inmediatamente la orden del desalojo contra Kukutza III.

Al señor Azkuna y su equipo de gobierno, dos cosas:

-Que dejen de decir mentiras. Según los datos de la Diputación Foral, este edificio no vale 6 millones de euros, sino 2 millones.

-Que tomen las medidas políticas necesarias para reconducir esta situación, es decir, que recalifiquen el terreno.

Al Gobierno Vasco que tome inmediatamente las medidas políticas que están en su mano y que no convierta el desalojo de Kukutza III en una masacre policial.

Por nuestro lado y como venimos diciendo hasta ahora, vamos a defender el gaztetxe de manera activa, positiva y constructiva. Multiplicando nuestra agenda cultural, además de las actividades citadas anteriormente, hoy actuará el grupo Zea Mays y en las próximas semanas Ange Duhalde y Pirritx eta Porrotx para reforzar la defensa del gaztetxe.

Como se puede comprobar, la resistencia no se limita sólo a la agenda cultural. Estos bidones y la gente que está en cada rincón del gaztetxe nos ayudarán a evitar el desalojo. Este proyecto ha demostrado tener una legitimidad y un apoyo social impresionante. En la calle, se va a dar una respuesta proporcional. Vamos a defender el gaztetxe con todas nuestras fuerzas y con todas nuestras amigas.

Kukutza III siempre ha estado dispuesta a hablar con todo el mundo y a buscar soluciones para este conflicto. Pero los intereses de los especuladores nos han empujado a esta situación.

NO PASARÁN!
GORA KUKUTZA!
GORA ERREKALDE!

2011-08-18

GAZTETXEEN ALDEKO MANIFESTAZIOA, BILBON, ABUZTUAK 25



Orain dela 3 urte espekulazioaren burbuilak eztanda egin zuen, berarekin hiri modernoen bandera-ontzi zena irauliz, espekulazioa hain zuzen ere. Ordutik inperioaren ontzidiak norabidea indartu duela ikusi dugu, guztion artean poliki -poliki eraiki ditugun irlatxoekin bukatu nahian.

Irla hauek gaztetxeak dira. Justuagoa den jendarte bat sortzeko guneak, non eta desberdinak zein parekoak izaten ikas dezakegun, zer zarena, daukazuna baino garrantzitsuagoa den lekua. Gune hauen gehiengoak gune okupatuak dira. Kortsarioen eta ontzidi inperialisten eskutik Herriak berak berreskuratuak. Jabego pribatuaren gehiegikeriaren eta gune autogestionatu ezaren arteko konfliktua azaleratzen duten espazioak dira.

Azkenengo hilabeteotan desalojo-bolada bat jasan dugu, eta okupazio mugimenduarekin bukatzea helburua duen ekaitz errepresibo bat dator, horrela gazteok desmasia bat den inposatutako sistema honen aurrean, autoantolakuntzan eta alternatibak eskaintzen jarraitu ez dezagun. Desalojatuak edo erasotuak izan diren La Komi, Iralako Gazte lokala, Ermitatze Plentzian, Koskoenea Portugaleten, Zalla edo Kukutza III gaztetxea freskoen ditugun adibideak dira.

Ez gara galernen eta ontzidi ikusgarrien beldur. Korrontearen kontra igeri egiten jarraituko dugu, ur nahastuetan murgiltzen eta ez dugu inoiz dudarik izango kai abandonatuak abordatzerako orduan, noizbait nahi duenak porturatu dadin.

Gure Itsasadar maiteko kai polit honetatik, datorren abuztuaren 25ean, osteguna arratsaldeko 17.00etan gaztetxeen defentsan bustitzeko egiten dugu deia Bilboko Plaza biribilean. Ah, ta ekarri ezazue gero izango ditugun sopresentzako arropak, Kulturgunean sikoblok proba eta errekaren okupazioa izango baitugu!

Gehitu nahi genuke, Komantxek, Bilboko Okupazio Mugimenduaren konpartsa den heinean, Aste Nagusian izango dugula, eta danok gonbidatuta zaudetela txosnan porturatzeko.

2011-08-13

ABUZTUAK 25, GAZTETXEEN ALDEKO MANIFESTAZIOA, BILBON







Kaixo Euskal Herriko gaztetxekideok!

Datorren Bilboko Aste Nagusian, Manifestazio polit bat eramango dugu aurrera gaztetxeen defentsan. Azkenengo hilabeteotan, hainbat gaztetxek eta gune liberatuk jasan dugu sistemaren errepresioa(Zallako, Durangoko Sapuetxe, Plentziako ermitatze, Errekaldeko Kukutza III, Erromoko Itzubaltzeta, Santutxuko Lakomi, Iralako Gazte lokala, Ordiziko, Kutxi 103, Portugaleteko Koskoenea, Groseko Kortxoenea, Arriagako, Busturiko Kattagorri...).

Horregatik, gaztetxekide guztiak gonbidatzen zaituztegu Abuztuaren25, osteguna, arratsaldeko 17.00etan, Bilboko plaza zirkularrean.

Egun osoan zehar ekimenak izango ditugu, manifestazioaz aparte, jaiak direla ta. Bazkari herrikoi erraldoia, errekaren okupazioa, sikoblok-a, kontzertuak eta...


Egun horretan ikusiko dugulakoan, ikusi arte!!!

Gora euskal herriko gaztetxeak!

2011-07-09

KUKUTZAREN BABESEAN EKINTZAK






2011-06-09

KOSKOENEA ETA ZALLAKOA GAZTETXEAK DEFENDATU!!!

PORTUGALETEKO KOSKOENEA GAZTETXEA DESALOJATZEN ARI DIRA.
Gaur 20:00etan manifestazioa azoka zaharretik; adi hurrengo mobilizazioei!!!

Zallako gaztetxeari su eman diote...EZ DUGU ERASO GEHIAGORIK ONARTUKO!

Ekainak 10, Ostirala 19.30tan Zallako Euskadi plazatik MANIFESTAZIOA

2011-06-08

KUKUTZA III GAZTETXEAREN ALDEKO LIP-DUBa



EKAINAK 19 IGANDEA, ARRATSALDEKO 17.00ETAN, KUKUTZA III GAZTETXEAN GRABAKETA HASTEKO.

EKARRI KAMISETA LARANJA!!!