Epaituak Mirafloreseko zubian gaztetxearen alde margozteagatik
Eguneratua
Mirafloreseko zubia margozteagatik epaitu zituzten 4 Kukutzakideak, asteburu osoko etxe-atxiloketa bete beharko dute, hala nola, 60 euroko isuna ordaindu bakoitzak. Bestalde, eskalada materiala konfiskatu egin diete eta ez dute bueltatzeko asmorik, "ekintzak burutzeko arriskua dela ta".
-----------------
Gaur goizean egingo dute epaiketa Bizkaiko Lurralde Auzitegian (Bilbo). Ondasun higiezinak kaltetzea eta desobedientzia egotzi die fiskalak.
Uztailaren 15ean, Kukutza Gaztetxearen erresistentzia kanpaina puntu gorenean zegoen unean, gaztetxeko lau kidek Errekaldeko zentroaren aldeko ekintza ikusgarria egitea pentsatu zuten. Mirafloreseko zubira igo eta arkuaren goiko aldean pintada bi egin zituzten, ″Kukutza aurrera!″ eta ″Kukutza ikutu bez″ ziotenak.
Ekintza amaitutakoan Ertzaintzaren patruila eta kalez jantzitako polizia ugari gerturatu eta identifikatu egin zituzten. Poliziek zubira igotzeko erabili zuten materiala, kide guztien arnesak tartean, eraman zituzten eta desobedientzia delitua egitea egotzi zieten.
Gaur, ekintza egin zutenetik ia lau hilabete pasa diren honetan, Kukutzako lau kideak epaituko dituzte Bizkaiko Lurralde Auzitegian, Bilbon. Ondasun higiezinak kaltetzea eta desobedientzia leporatzen die fiskalak.
Bilbokobranka.
2 comentarios :
me han llegao rumores de ke se a okupao otro kukutza es verdad?
GORA KUKUTZA!!
gora kukutza!!
Publicar un comentario