Kukutza III gaztetxearen defentsan ekiteagatik, epaiketa ugari jarri dira martxan. EAJ-k CABISA-ren abokatuak ordaintzen ditu, epailea aurrez aurretik aukeratu zuten eta okupazioa zein elkartasuna kriminalizatu nahi dute.

EKIN OKUPAZIOARI! BILBO OKUPATZERA GOAZ!!!
Mostrando entradas con la etiqueta graffiti. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta graffiti. Mostrar todas las entradas

2011-11-10

Epaituak Mirafloreseko zubian gaztetxearen alde margozteagatik



Eguneratua

Mirafloreseko zubia margozteagatik epaitu zituzten 4 Kukutzakideak, asteburu osoko etxe-atxiloketa bete beharko dute, hala nola, 60 euroko isuna ordaindu bakoitzak. Bestalde, eskalada materiala konfiskatu egin diete eta ez dute bueltatzeko asmorik, "ekintzak burutzeko arriskua dela ta".

-----------------
Gaur goizean egingo dute epaiketa Bizkaiko Lurralde Auzitegian (Bilbo). Ondasun higiezinak kaltetzea eta desobedientzia egotzi die fiskalak.

Uztailaren 15ean, Kukutza Gaztetxearen erresistentzia kanpaina puntu gorenean zegoen unean, gaztetxeko lau kidek Errekaldeko zentroaren aldeko ekintza ikusgarria egitea pentsatu zuten. Mirafloreseko zubira igo eta arkuaren goiko aldean pintada bi egin zituzten, ″Kukutza aurrera!″ eta ″Kukutza ikutu bez″ ziotenak.

Ekintza amaitutakoan Ertzaintzaren patruila eta kalez jantzitako polizia ugari gerturatu eta identifikatu egin zituzten. Poliziek zubira igotzeko erabili zuten materiala, kide guztien arnesak tartean, eraman zituzten eta desobedientzia delitua egitea egotzi zieten.

Gaur, ekintza egin zutenetik ia lau hilabete pasa diren honetan, Kukutzako lau kideak epaituko dituzte Bizkaiko Lurralde Auzitegian, Bilbon. Ondasun higiezinak kaltetzea eta desobedientzia leporatzen die fiskalak.

Bilbokobranka.

2010-05-25

Okupazioa ta erresisentzia

Hau da Altsasun gertatu zeneko irudi bat. Aurki, argazki geihago.

2010-05-19

EUSKAL HERRIKO GAZTETXE EGUNA Altsasun

YEAHH! Badator! Goazen denok Altsasura Autogestioa zabaltzeko eta alternatibak eraikitzera!!!



Maiatzaren 22an, zapatua,tailerrak, Rokodromoa, graffittia,hitzaldiak,bazkaria, mani + festa + akzioa eta kontzertuak(el trono de judas, Bad sound system...)
Gainera, Bilboko okupazio mugimenduak autobus bat prestatuko du larunbat goizean irteteko, San nikolasetik 8.30etan eta larunbat gauean bueltatzeko. Joan nahi duena mesedez, pasa dadila bere gaztetxe hurbilenetik eta apuntatu dadila osteguna baino lehen.

info +: koordinadora.net

2009-11-02



eginda