Kukutza III gaztetxearen defentsan ekiteagatik, epaiketa ugari jarri dira martxan. EAJ-k CABISA-ren abokatuak ordaintzen ditu, epailea aurrez aurretik aukeratu zuten eta okupazioa zein elkartasuna kriminalizatu nahi dute.

EKIN OKUPAZIOARI! BILBO OKUPATZERA GOAZ!!!

2011-08-13

ABUZTUAK 25, GAZTETXEEN ALDEKO MANIFESTAZIOA, BILBON







Kaixo Euskal Herriko gaztetxekideok!

Datorren Bilboko Aste Nagusian, Manifestazio polit bat eramango dugu aurrera gaztetxeen defentsan. Azkenengo hilabeteotan, hainbat gaztetxek eta gune liberatuk jasan dugu sistemaren errepresioa(Zallako, Durangoko Sapuetxe, Plentziako ermitatze, Errekaldeko Kukutza III, Erromoko Itzubaltzeta, Santutxuko Lakomi, Iralako Gazte lokala, Ordiziko, Kutxi 103, Portugaleteko Koskoenea, Groseko Kortxoenea, Arriagako, Busturiko Kattagorri...).

Horregatik, gaztetxekide guztiak gonbidatzen zaituztegu Abuztuaren25, osteguna, arratsaldeko 17.00etan, Bilboko plaza zirkularrean.

Egun osoan zehar ekimenak izango ditugu, manifestazioaz aparte, jaiak direla ta. Bazkari herrikoi erraldoia, errekaren okupazioa, sikoblok-a, kontzertuak eta...


Egun horretan ikusiko dugulakoan, ikusi arte!!!

Gora euskal herriko gaztetxeak!

0 comentarios :