Kukutza III gaztetxearen defentsan ekiteagatik, epaiketa ugari jarri dira martxan. EAJ-k CABISA-ren abokatuak ordaintzen ditu, epailea aurrez aurretik aukeratu zuten eta okupazioa zein elkartasuna kriminalizatu nahi dute.

EKIN OKUPAZIOARI! BILBO OKUPATZERA GOAZ!!!
Mostrando entradas con la etiqueta bizkaia. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta bizkaia. Mostrar todas las entradas

2011-08-13

ABUZTUAK 25, GAZTETXEEN ALDEKO MANIFESTAZIOA, BILBON







Kaixo Euskal Herriko gaztetxekideok!

Datorren Bilboko Aste Nagusian, Manifestazio polit bat eramango dugu aurrera gaztetxeen defentsan. Azkenengo hilabeteotan, hainbat gaztetxek eta gune liberatuk jasan dugu sistemaren errepresioa(Zallako, Durangoko Sapuetxe, Plentziako ermitatze, Errekaldeko Kukutza III, Erromoko Itzubaltzeta, Santutxuko Lakomi, Iralako Gazte lokala, Ordiziko, Kutxi 103, Portugaleteko Koskoenea, Groseko Kortxoenea, Arriagako, Busturiko Kattagorri...).

Horregatik, gaztetxekide guztiak gonbidatzen zaituztegu Abuztuaren25, osteguna, arratsaldeko 17.00etan, Bilboko plaza zirkularrean.

Egun osoan zehar ekimenak izango ditugu, manifestazioaz aparte, jaiak direla ta. Bazkari herrikoi erraldoia, errekaren okupazioa, sikoblok-a, kontzertuak eta...


Egun horretan ikusiko dugulakoan, ikusi arte!!!

Gora euskal herriko gaztetxeak!

2011-07-20

HURRENGO EKIMENAK!!!

Euskal kulturaren zaleak, zori onez gaude, aste honetan euskal kulturgile anitzen bisita izango dugu ta.

eguaztena 20, HORTZMUGA "ZIRKU ILUNA" 19.00etan

eguena 21, SORKUN AKUSTIKOA 22.00etan



barikua 22, GIBELURDIÑEK FOLK EUROPARRA 20.00etan

zapatua 23, BERTSO BAZKARIA (ESTIBALLES, ENBEITA, ORMAZABAL)14.00etan






+ KEPA JUNKERA GAZTETXEAN 19.00etan