Kukutza III gaztetxearen defentsan ekiteagatik, epaiketa ugari jarri dira martxan. EAJ-k CABISA-ren abokatuak ordaintzen ditu, epailea aurrez aurretik aukeratu zuten eta okupazioa zein elkartasuna kriminalizatu nahi dute.
EKIN OKUPAZIOARI! BILBO OKUPATZERA GOAZ!!!
2012-09-22
2012-09-21
El correo miente. Lo lamentamos.
Hoy hemos podido leer en elcorreo.com una reseña sobre el desalojo de Kukutza III gaztetxea que casualmente cumple un año estos dias. No es que nos sorprenda demasiado lo que en este artículo se dice, sin embargo algunas compañeras que hemos participado en este proyecto sentimos la necesidad de puntualizar o desmentir unas afirmaciones totalmente falsas. Creemos que la memoria de Kukutza lo merece.
El abogado Iñaki Carro en representación de las detenidas e imputadas tras el desalojo de Kukutza, así como Igor Ahedo e Iñaki Esnaola en representación de la Auzo Elkarte de Errekalde, prestaron declaraciones al periodista de elcorreo José Dominguez a colación de dicho aniversario. Pues bien, ninguna de estas personas hablaban en nombre de una Kukutza inexistente, ni mucho menos por ninguna asamblea.
Bien, dicho esto, el artículo falta a la verdad e incluso omite un sinfín de comentarios realizados por las personas entrevistadas, las cuales creen de vital importancia. En concreto, el último párrafo del artículo que podéis leer en elcorreo hace referencia a que desde Kukutza se hacen una serie de lamentaciones referidas a la respuesta popular posterior al desalojo.
MENTIRA. Lo único que lamentamos es que nos dieran palizas y agresiones injustificadas. Lamentamos la actuación policial, brutal y desmesurada, como siempre. Lamentamos la hipocresía de los mandatarios que hablan de ley y son los primeros en saltarsela. Lamentamos tener que sufrir a esta gentuza. Lamentamos que la policía y los medios de comunicación mientan a favor de los poderosos para justificar lo injustificable.
Todo nuestro respeto a todas y cada una de las personas que salieron a la calle a defender Kukutza en un alarde de dignidad y solidaridad.
Nuestro máximo desprecio a los asesinos de sueños.
1 comentarios Etiketak: aniversario, desalojo, elcorreo, kukutza, mienten, policia
2012-09-19
BERMUDEN TRIANGELUA!!!
HEMEN EZ DIRA ITSASONTZIAK DESAGERTZEN, DESAGERTARAZI EGITEN DITUZTE!!!
Irailak 21 ostiralean urte bete izango da Kukutza hustu eta eraitsi zutela. Horregatik kontzentrazioa burutuko da ostiralak 21an arratsaldeko 18:30tan Bilboko udaletxe aurrean. Beranduago, 20:30tan Errekaldeko kaleetan zehar poteoa izango da Fabe de Fuka taldearekin.
Gertaeren ondorio gisa 80 pertsona baino gehiago dira salatu ala inputatu dituztenak, ehundaka zauritutakoak eta horrez gain Errekaldeko auzoko dendek jasandako kalte materialak ere izan behar dira gogoan. Guzti honen erantzule gisa PSOE eta Rodolfo Aresen erabaki okerrak ditugu, baita PP zein PNV ere, azken honetan Iñaki Azkuna buru izanik. Erantzule dira baita ere Kukutza III deituriko ametsa zapuztu dutelako. Okupazioaren bitartez 13 urtetan zehar lortutako ametsa ezerezean utzi nahi izan dute nahiz eta abandonatutako espazioaren autogestioaren adibide garbia izan. Bertan erakutsi dugu autoenpleguak asanblearismoak zein talde borrokak funtzionatu egiten dutela eta aukera zuzen bat izan daitezkeela hilzorian eta etengabeko ekonomi zein balore krisitan murgilduta dagoen sistema honentzako.
80 pertsona baino gehiago gara epaiketaren zain gaudenak. Iada epaiketa data dutenentzat irailaren 27an izango da, beti ere, gezurretan oinarritutako polizia txostenak aurkeztuko direlarik. Honela justifikatu nahi dute poliziek erabilitako gehiegizko indarra Kukutza IIIren hustutze eta eraisketa lanek iraun zuten 3 egunetan zehar.
Gezur polizialetan oinarrituta epaitu egiten gaituzte. Hamburgoko bi lagunen kasuan, Rafi eta Flo, ez zuten lortu. Hustutzea burutu zen asteazkenean atxilotu zituzten eta kalte materialak eragiteagaitik zein desordena publikoagaitik salatu zituzten. Ertzainen esanetan, eurek jarraitu eta atxilotu zituzten 2 lagunak kontenedore bat erre ondoren. Baina epaiketan zehar aurkeztutako froga grafiko zein testimonialek ez zuten esandakoa baieztatu. Are gehiago, suhiltzaileek aurkeztutako txosten batek ertzainek aitortutakoa gezurtatu egin zuen eta ondorioz Rafi eta Flok absoluzioa jaso zuten.
Muntai poliziala baino ez da, gezurretan oinarritutako muntai poliziala eta gainera honek aurrera darrai!!!
Nahikoa da basakeria poliziala eta gezurrekin aritzea!!!
Elkartasuna Kukutza babestu zuten persona guztiekin!!!
Jarrai dezagun hustutako espazioak betetzen eta elkarrekin borrokatzen autogestioaren alde!!!
GORA OKUPAZIOA ETA AUTOGESTIOA!!!
0 comentarios Etiketak: atxilotuak, BERMUDEN TRIANGELUA, desalojoa, errepresioa, gaztetxea, irailak, kukutza, urteurrena
BERMUNDEN TRIANGELUA!//El TRIANGULO DE LAS BERMUDAS!
0 comentarios Etiketak: desalojoak, gaztetxeak, kukutza, urteurrena
2012-08-28
USURBILGO GAZTETXE BERRIA! ZORIONAK!
Usurbilgo ITAYA Gazte Asanbladaren oharra:
- Gehiengo handi bat ITAYAren planteamenduarekin eta herriak gaztetxe baten beharra duelarekin ados daude.
- Usurbilgo gazteriak bizi duen inkomunikazio, pasibotasun eta lokalismoari aurre egiteko tresna gisa har dezakegun gune aske eta ireki baten falta sumatzen da herrian. Gaztetxe batek, pertsona hauen partaidetza, inplikazioa eta iniziatiba bultzatuko lituzke.
- Herriko eragile independenteen arteko elkarlana eta komunikazioa saretuko dituen baliabide alternatibo bat bezala ikusten da gaztetxea. Heldu zein gazteak batu, eragileen ekimenak aberasgarriagoak bihurtu eta parte hartzea bultzatuko duen gune bat bezala hain zuzen ere.
- Gaztetxeak Usurbilgo beharretara egokitua egon behar du, ez du beste herrietako ereduen “ kopia” izan behar.
- Autokudeaketak esparruaren giltza izan behar du, biziraupenerako buruari eragitea funtsezkoa delako: sormena lantzen eta hazten da, kontsumismoari muzin egiten zaio, erabakiak gaztetxeko kideek bakarrik hartzen dituzte, inongo baldintza eta inposaketarik gabe…
- Gaztetxea terminoak jendartean, soilik, gazteentzako eremu delakoaren ohiartzuna du. Ondorioz, honekin hautsi behar da, gaztetxea denontzat irekia baita eta bertan parte hartzea herritar orori irekia baitago.
Gogoratu gaztetxea lortu bitartean askotan errepikatu dugun bezala, ez dela eraikina helburua, gizarte hau eraldatzen lagunduko digun tresna garrantzitsu bat baizik.
Info+ usurbilokupatu.blogspot.com
0 comentarios Etiketak: autogestioa, gaztetxea, okupazioa, usurbil


