Kukutza III gaztetxearen defentsan ekiteagatik, epaiketa ugari jarri dira martxan. EAJ-k CABISA-ren abokatuak ordaintzen ditu, epailea aurrez aurretik aukeratu zuten eta okupazioa zein elkartasuna kriminalizatu nahi dute.

EKIN OKUPAZIOARI! BILBO OKUPATZERA GOAZ!!!
Mostrando entradas con la etiqueta manifestazioa. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta manifestazioa. Mostrar todas las entradas

2012-09-22

Irailak 21, urtebete, eta oraindik ezer ez.

Atzo egindako manifestazioaren bideoa Bilbokobranka.info ren eskutik eta Berlinetik babes argazkia:






Eta gauean, Fabe de Fukarekin ibili ginen poteatzen Kukutza gaztetxea zegoen solarrean.

2012-08-03

EPAIKETARIK EZ! ERMITATZE GAZTETXEA


Abuztuaren 8an Ermitatze gaztetxearen desalojoaren urtemuga dela eta, manifestazioa burutuko da Plentziako portutik, arratsaldeko 8etan. Desalojoa salatzeaz gain, Plentzia eta Gorlizko 6 gazteen aurkako prozesu judiziala eta ezarri nahi dituzten isunak salatuko dira ere!

Hortaz, animatu, parte hartu eta ozen oihukatu EPAIKETARIK EZ, GAZTETXEAK AURRERA!

2012-02-28

GAROÑA ITXI ORAIN!MANIFESTAZIOA

MANIFESTAZIOA

FUKUSHIMA GEHIAGORIK EZ! GAROÑA ITXI ORAIN!

Marxoak 10 Marzo

Bilbon 17:30ean, Josusen Bihotza Plazan-Plaza Sagrado Corazón


2012-01-16

MOÑI TA BESTEAK ASKATU!!!ººº



Pasadan urtarrilak 14ean, Parisen 3 euskal herritar atxilotu dituzte Frantziako ta Espainiako poliziek ustezko ETAkideak direlakoan. Gazte horietako bat, Errekaldeko laguna genuen, "Moñi". Modu honetan erantzuten dute Espainiar eta Frantziar estatuek, gure herrian zabaldu den egoera politiko berriari.

Atxiloketak salatzeko eta errepresioaren amaiera eskatzeko, manifestazioa deitu dute gaur, Errekaldeko "kastañeratik" aterata, arratsaldeko 19.30etan.

Errepresiorik ez!
Moñi ta besteak askatu!

2012-01-08

PRESOAK ETXERA ORAIN!

Manifestazioaren erdia, Autonomia kalea beterik

Una colosal marea inundó ayer el centro de Bilbo para exigir a los ejecutivos de Madrid y París que respeten los «derechos más elementales» de las personas presas y exiliadas a consecuencia del conflicto político que vive Euskal Herria. Todas las previsiones de Egin Dezagun Bidea se desbordaron convirtiendo la movilización -al menos 110.000 participantes según los cálculos de GARA- en la más numerosa de las que se recuerdan en más de una década.

info + : gara.net

2011-12-29

URTARRILAK 28, OKUPAZIO EGUNA BILBON!



Urteak dira autogestioa eta okupazioa tresnatzat hartuta bizi eredu ezberdin bat eraikitzeko lanean gaudela. Kapitalismo basatiaren indibidualismoaren aurrean, era kolektiboan, elkarlanez, Bilbo, Euskal Herri eta mundu ezberdin bat sortzeari ekin diogu.

Gaztetxeak dira, gaur egun, bizi eredu alternatibo horren adibiderik garbiena, auzoz auzo, herriz herri, kolorez betetako zirrikituak, ametsak egi bihurtzeko esparruak. Hamaika pertsona ezberdinen borondate eta lanari esker, gizarte kutsatu honi bizitza ematen diogu, zuri beltza koloreztatzen dugu.

Merkatuan oinarritutako gizarte honetan, sistema zapaltzaileari pitzadurak sortuko dizkiogu. Badakigu bizitzeko beste era bat dagoela, diruak horrenbeste garrantzi ez duen beste mundu bat, pertsonak eta baloreek garrantzia duten mundua.

Pribatizazio eta espekulazioari aurre eginez Okupazioa tresnatzat, gazteok lokal hutsak bereganatu eta proiektu alternatiboak sortzeari ekin genion, ekin diogu eta ekingo diogu!

Kapitalismoa babesten duten politiko eta instituzioek ez dute horrelako proiektuetan sinisten, haien interesetara mugatutako gizarte bat nahi dute eta horregatik erasotu eta suntsitu nahi gaituzte.

Bilbon eta Euskal Herrian badira horren hamaika adibide:

* Bilboko Gaztetxea
* Iruñeako Euskal Jai Gaztetxea (Polizia Nazionalak bortizki desalojatu eta erautsia)
* Santutxuko Sorgintxulo (2004an Bilboko Udalak bortizki desalojatu)
* Olabeagako Gaztetxea
* 7 KATUren 4 desalojoak, gaur egun bizirik dirau!
* Eta adibiderik garbiena, urte honetako IRAILAREN 21EAN ERTZAINTZAREN ALDERIK BASATIENA ERAKUTSIZ DESALOJATU ZUTEN KUKUTZA III GAZTETXEA! Edo Gasteizko Zaramaga auzoan gertatutako erasoa.



Hala ere, esan behar diegu ez dutela lortu gazteon eta proiektu ezberdin hauetan parte hartzen dugunon ilusioa eta grinarekin bukatzea. Lanean diardugu inoiz baino gogo eta indar gehiagorekin. Argi izan dezatela Okupatzen jarraituko dugula! Gure saiakerak, ilegalki desalojatu arren

(baimen juridikorik gabe izan bait dira azkenengo desalojoak), gaztetxeak sortzen jarraituko dugu, auzo guztietan, herri guztietan, zirrikitu guztietan! Euskal Herrian, eta batez ere Bilbon, okupatzeari ekin diogu, inoiz baino beharrezkoagoa delako, inoiz baino indar gehiago daukagulako. Kukutza IIIren desalojoa kriston kolpea izan zen herri mugimenduarentzat, baina ez gaituzte gelditu. Burua indartsu altxatuko dugu berriro, eta Bilboko auzo bakoitzean gaztetxea bat egon arte borrokatuko dugu.

Hau guztia aldarrikatzeko, datorren urtarrilaren 28an Arriagan 17,30etan hasiko den manifestazioan parte hartzeko deia luzatu nahi dizuegu gaur.

Pertsona ameslariak gara, koloretazko ideiekin, koloreztatzeko gogoarekin, zuri beltzari kolorea ematen jarraituko dugu. Eskeintzen digutenaren aurrean!Amesten, pentsatzen, okupatzen eta eraikitzen jarraituko dugu! Ez gaituzte geldituko!

GURE AMETSAK DIRAUEN BITARTEAN, ZUENAK EGIN DU! GAZTETXEAK AURRERA!

2011-10-11

MILESKER DANORI!GAZTETXEA GARA!

Bihotz bihotzez, milesker danori!




ADI EGON!

HAU HASI BESTERIK EZ DA EGIN!!!

2011-09-30

GAZTETXEA GARA!KUKUTZA AURRERA!!!








Datorren URRIAREN 8a, larunbata, GAZTETXEA GARA! lelopeko MANIFESTAZIO INTERNAZIONALA burutuko dugu KUKUTZAren alde

Gaztetxeak beharrezkoak dira, bai Errekalden, Euskal Herrian eta Mundu osoan. Gaztetxeak mundua eraldatzeko tresna dira, antolatzen, bizitzen, borrokatzen ikasteko guneak. Mundu madarikatu hau aldatu behar dugu, buelta eman behar diogu egoera honi, eta bide horretan, gaztetxeak funtzio berezi bat betetzen dute.

Gune okupatuek jabego pribatuak eragiten dituen desberdintasunak azaleratzen dituzte eta errotik borrokatzen dituzte. Espekulazioa helburu duen jabego pribatua herriarentzat berreskuratzen dugu hain zuzen ere. Sistema honentzat sakratua den jabego pribatua.

Gora gaztetxeak! Gora Okupazioa! Gora iraultza!

-------------------------------------


El próximo sábado 8 de octubre, realizaremos una MANIFESTACIÓN INTERNACIONAL a favor de KUKUTZA bajo el lema GAZTETXEA GARA!

Los gaztetxes son necesarios tanto en Errekalde como en Euskal Herria y en todo el Mundo. Son una herramienta para cambiar el mundo, espacios donde aprender a organizarnos, a vivir, y en definitiva a luchar. Tenemos que cambiar este maldito mundo, darle la vuelta a esta situación, y en ese camino, los gaztetxes cumplen una función muy especial.

Los espacios okupados sacan a la luz las desigualdades que genera la propiedad privada y las combaten desde la raiz. Recuperamos para el pueblo la propiedad privada que tiene como objetivo la especulación. Esa propiedad privada tan sagrada para este sistema.

Gora gaztetxeak! Gora Okupazioa! Gora iraultza!


-------------------------------------

FRANÇAISE


Le samedi prochaine, 8 de octobre, on fait une manifestation international pour soutenir Kukutza III, sous le slogan “nous sommes a gaztetxe”!


Les gaztetxes sont nécessaires pour Errekalde, Euskal Herria et tout le monde. Sont une outil pour changer le monde, des espaces où apprendre à s'organiser, a vivre, et finalement, à lutter. On doit changer cette monde maudit, changer cette situation, et, dans ce chemin, les gaztetxes jouent un rôle très espécial.

Les Espaces squattés mettre en lumière les inégalités générées pour la propriété privée et combattent la racine de le problème. Nous récupérons pour le peuple la propiété privée qui vise à la espéculation. Cette propiété privée si sacrée pour notre système.

Vive les gaztetxes, vive l'occupation, vive la révolution!!



-------------------------------------


ENGLISH


Next saturday 8th of octubre, we will make an Internacional Demonstration to support Kukutza III with the slogan “We are a Gaztetxe”!


The gaztetxes are neccesary for Errekalde, Euskal Herria and all over the world. They are a tool to change the world, spaces where to learn how to organise ourselves, to live, and definitely, to fight. We have to change this damned world, turn the situation, and in this path, the gaztetxes comply a very special function.


The squatted spaces make public the inequalities that private property causes and fights them from the root. We recover for the people the private property that has as objective the speculation. This private property, so sacred to the system.


Go the gaztetxes! Go occupation! Go revolution!



-------------------------------------


ITALIANO


Il prossimo sabato
8 di ottobre, si celebreremo una manifestazione internazionale a favore di Kukutza (c.s.o.a.), con lo slogan SIAMO CENTRO SOCIALE!

I centri sociali sono tanto necessari in Errekalde, quanto in Euskal Herria e in tutto il mondo.Sono uno strumento per cambiare il mondo,sono spazi dove si imparara a organizzarsi,a vivere e infine a lottare. Dobbiamo cambiare questo maledetto mondo, questa situazione e questo cammino, in questo senso i centri sociali svolgono una funzione molto specilae.
Gli spazi occupati fanno riemergere le disuguaglianze che genera la propieta' privata, e pertanto si combattano radicalmente.Recuperaremo per il popolo la proprieta' privata,che ha come unico obiettivo la speculazione . Questa propietà privata tanto cara a questo sistema.

viva i centri sociali,viva l'occupazione,viva la risposta!

2011-09-29

HURRENGO EKIMENAK/PRÓXIMAS INICIATIVAS

Kukutzan ez gara geldirik geratzen! Hona hemen hurrengo egunetako ekimenak!

Irailaren 29, osteguna,
UDALETXEAN KONTZENTRAZIOA. Goizeko 11.00etan

DANOK GARA KUKUTZA!. 19.30, Eusko Jaurlaritzatik.
Bilboko eragileek antolatutako manifestazioa.

Urriak 1, zapatua,
PIRRITX PORROTX TA MARIMOTOTS X KUKUTZA!!!
11.30etan pailazoak etorriko zaizkigu Errekaldera Kukutzaren aldeko kalejira ikusgarri ta polit baten. Beraien azken diska aurkeztuko digute.





Urriak 8, zapatua,
GAZTETXEA GARA/KUKUTZA AURRERA lelopeko manifestazioa. Plaza eliptikotik, 18.00etan.

2011-08-27

Manifestazioaren argazkiak ta KUKUBOL 7!

Ostegunean manifestazio ederra ta dibertigarria burutu genuen eh! Hona hemen argazki batzuk eta aste honetarako kukutzako boletin informatiboa!








kukubol 7!

2011-08-18

GAZTETXEEN ALDEKO MANIFESTAZIOA, BILBON, ABUZTUAK 25



Orain dela 3 urte espekulazioaren burbuilak eztanda egin zuen, berarekin hiri modernoen bandera-ontzi zena irauliz, espekulazioa hain zuzen ere. Ordutik inperioaren ontzidiak norabidea indartu duela ikusi dugu, guztion artean poliki -poliki eraiki ditugun irlatxoekin bukatu nahian.

Irla hauek gaztetxeak dira. Justuagoa den jendarte bat sortzeko guneak, non eta desberdinak zein parekoak izaten ikas dezakegun, zer zarena, daukazuna baino garrantzitsuagoa den lekua. Gune hauen gehiengoak gune okupatuak dira. Kortsarioen eta ontzidi inperialisten eskutik Herriak berak berreskuratuak. Jabego pribatuaren gehiegikeriaren eta gune autogestionatu ezaren arteko konfliktua azaleratzen duten espazioak dira.

Azkenengo hilabeteotan desalojo-bolada bat jasan dugu, eta okupazio mugimenduarekin bukatzea helburua duen ekaitz errepresibo bat dator, horrela gazteok desmasia bat den inposatutako sistema honen aurrean, autoantolakuntzan eta alternatibak eskaintzen jarraitu ez dezagun. Desalojatuak edo erasotuak izan diren La Komi, Iralako Gazte lokala, Ermitatze Plentzian, Koskoenea Portugaleten, Zalla edo Kukutza III gaztetxea freskoen ditugun adibideak dira.

Ez gara galernen eta ontzidi ikusgarrien beldur. Korrontearen kontra igeri egiten jarraituko dugu, ur nahastuetan murgiltzen eta ez dugu inoiz dudarik izango kai abandonatuak abordatzerako orduan, noizbait nahi duenak porturatu dadin.

Gure Itsasadar maiteko kai polit honetatik, datorren abuztuaren 25ean, osteguna arratsaldeko 17.00etan gaztetxeen defentsan bustitzeko egiten dugu deia Bilboko Plaza biribilean. Ah, ta ekarri ezazue gero izango ditugun sopresentzako arropak, Kulturgunean sikoblok proba eta errekaren okupazioa izango baitugu!

Gehitu nahi genuke, Komantxek, Bilboko Okupazio Mugimenduaren konpartsa den heinean, Aste Nagusian izango dugula, eta danok gonbidatuta zaudetela txosnan porturatzeko.

2011-08-13

ABUZTUAK 25, GAZTETXEEN ALDEKO MANIFESTAZIOA, BILBON







Kaixo Euskal Herriko gaztetxekideok!

Datorren Bilboko Aste Nagusian, Manifestazio polit bat eramango dugu aurrera gaztetxeen defentsan. Azkenengo hilabeteotan, hainbat gaztetxek eta gune liberatuk jasan dugu sistemaren errepresioa(Zallako, Durangoko Sapuetxe, Plentziako ermitatze, Errekaldeko Kukutza III, Erromoko Itzubaltzeta, Santutxuko Lakomi, Iralako Gazte lokala, Ordiziko, Kutxi 103, Portugaleteko Koskoenea, Groseko Kortxoenea, Arriagako, Busturiko Kattagorri...).

Horregatik, gaztetxekide guztiak gonbidatzen zaituztegu Abuztuaren25, osteguna, arratsaldeko 17.00etan, Bilboko plaza zirkularrean.

Egun osoan zehar ekimenak izango ditugu, manifestazioaz aparte, jaiak direla ta. Bazkari herrikoi erraldoia, errekaren okupazioa, sikoblok-a, kontzertuak eta...


Egun horretan ikusiko dugulakoan, ikusi arte!!!

Gora euskal herriko gaztetxeak!

2011-07-21

LARUNBATEKO MANIFESTAZIO EDERRA!

2011-07-19

KUKUTZA III GAZTETXEAREN PRENTSA OHARRA


ESKERRIK ASKO!

Kukutza III gaztetxetik, oso positiboki baloratzen dugu larunbateko Bilbon eginiko manifestazioa. Badira urteak horrelako manifestazio koloretsu, dibertigarri eta anitza bizitzen ez dugula. Manifestazioa prestatzen eta gaztetxean 13 urtetan Kukutza proiektuan parte hartu dugunontzat, izan zitekeen hunkigarrien izan zen. Gazteak, helduak eta txikiak horrelako ekimen aldarrikatzaile batekin gozatzen ikusteak, asko esaten du Kukutzaren eta defendatzen dutenen esentziaz. , Eraikitzearen, borrokatzearen, elkarbanatzearen eta erabakitzearen bizipoza, gozamena irudikatzen du.

Jakin badakigu jaso dugun babesa, gauzak ondo egiteagatik jaso dugula, arduraz, errespetu eta irudimennez lan egiteagatik. Baina argi daukagu ere bai Kukutza azken 15 urtetan parte hartu eta lagundu duten milaka lagunei esker dela egiazkoa. Horregatik, eskerrak ematen dizkiegu egunero Kukutzaren defentsan agertzen diren guztiei eta borrokatzera, lan egitera gonbidatzen ditugu, Errekalde, Bilboko eta munduko auzo guztiak gero eta hobeagoak izan daitezen eta elkarbanatzeko gaztetxe eder bat lortu dezaten.



Bestalde, hurrengo hilabetetan lanean jarraituko dugula esan nahi dugu, proiektu berriak sortzen, ekimen kultural gehiago antolatzen, gure 13. urteurrena ospatzen, Aste Nagusian parte hartzen urtero bezala, gure autogestioa eta Kukutzaren botaketari irtenbide bat bilatzeari utzi gabe.

Azpimarratu nahi genuke uztailaren 23an antolatu dugun bertso bazkaria Arkaitz Estiballes-ekin eta egun berean KEPA JUNKERAK emango digun kontzertutxoa.



2011-07-16

MANIFESTAZIOA ZUZENEAN IKUSTAZU!









Live broadcasting by Ustream

2011-07-02

KUKUTZAKO LIP DUB-a SAREAN IADA!!!

Bai lagunok! 2 asteren ostean, eta Errekaldeko jaietan pila bat aldiz ikusi ta gero, KUKUTZA III GAZTETXEAren aldeko LIPDUB-a(bideoklipa) sarean dago.

Ikustera zoaztena Kukutza III gaztetxean mugitzen denaren zatitxo bat besterik ez da, 13 urteetan zehar garatzen joan den proiektu partehartzaile eta autogestionatua.
Eguna heldu da, zeinetan Kukutza arrisku larrian aurkitzen den, enpresa konstruktoreen interes espekulatzaileen erruz eta zeinetan denon eskuetan dagoen gaztetxea defedatzea.

Lo que vais a ver no es más que un pedacito de todo lo que se mueve en Kukutza III Gaztetxea, un proyecto autogestionado y participativo que viene desarrollándose desde hace 13 años. Hoy es el día en que Kukutza está en grave peligro por los intereses especulativos de las constructoras corruptas y está en manos de todas defenderlo.





16-VII-2011
INTERNATIONAL DEMONSTRATION
BILBO
BASQUE COUNTRY



KUKUTZA III GAZTETXEA DESALOJO ARRISKUAN DAGO.
HERRIAK BEREA DENA DEFENDATUKO DU.
EZ DIRA PASAKO!

KUKUTZA III GAZTETXEA ESTÁ EN PELIGRO DE DESALOJO.
EL PUEBLO DEFENDERÁ LO QUE ES SUYO.
NO PASARÁN!

KUKUTZA III GAZTETXEA IS IN DANGER OF EVICTION.
THE PEOPLE WILL DEFEND WHAT IS THEIRS.
THEY WILL NOT PASS!

KUKUTZA III GAZTETXEA EST EN DANGER D`EXPULSION.
LE PEUPLE DÉFENDRA CE QUI LUI APPARTIENT.
NO PASARÁN!

KUKUTZA III GAZTETXEA ES TROVA EN PERILL DE DESALLOTJAMENT .
EL POBLE DEFENSARÁ EL QUE ÈS SEU.
NO PASSARAN!

KUKUTZA III GAZTETXEA É IN PERICOLO DI SLOGGIAMENTO.
IL POPOLO DIFENDERA CIÒ CHE È SUO.
NO PASARÁN!

2011-06-29

KUKUTZA III gaztetxearen aldeko KALEJIRA


Bihar ekainak 30 osteguna, Kukutza III gaztetxearen defentsan Kalejira ikusgarria burutuko dugu auzotik, arratsaldeko 19.00retan Errekaldkeo plazatik gaztetxeraino.


Kolektibo zein gaztetxekide guztion laguntza behar dugu Kukutza bertan behera bota ez dezaten.

gora Kukutza!!! Gora Errekalde!!!Gora Bilbo!!!

2011-03-25

Libian gerrarik ez!



NO A LA GUERRA OTRA VEZ!!!!!

GERRA INPERIALISTARIK EZ!!!!

DENOK BILBORA!!!

Ante los ataques militares a Libia por parte de las potencias occidentales,
bajo mandato de la ONU, Askapena, Ekologistak Martxan, Kakitzat, KEM-MOC,
Komite Internazionalistak y Sare antifaxista queremos manifestar lo
siguiente:

Denunciamos la guerra iniciada por los estados europeos y estadounidense con
el hipócrita beneplácito de la ONU como fórmula de resolución de un
conflicto en el que, como siempre, el sufrimiento lo pagará la población
civil libia con muerte, destrucción y miseria.

Denunciamos el papel previo de estos estados en este conflicto, dado que han
primado los intereses económicos y geoestrátegicos frente a aquello que
supuesta e hipócritamente defienden: la libertad y la democracia. Destacamos
el papel del estado español que durante el primer semestre del 2.010 exportó
a Libia equipamiento militar por valor de 6,8 millones de euros. Un ejemplo
cercano es la empresa vasca ITP, que el año pasado firmó un acuerdo de
colaboración con Libia para realizar el mantenimiento y reparación de
aviones militares libios.

Denunciamos la injerencia internacional en un nuevo ataque imperialista, que
viene a recordar anteriores agresiones (Iraq, Afganistán), y con los que se
busca preservar intereses económicos relacionados con fuentes de energía:
petróleo y gas. La guerra para defender sistemas de consumo capitalistas
basados en el expolio de los recursos naturales desde una mentalidad
cortoplacista e irresponsable.

Animamos a la sociedad civil a denunciar todo esto en la manifestación del
próximo sábado 26 de marzo, a las 18:00 horas en la Plaza Arriaga, en
Bilbao.