ELKARTASUNARI EPAIKETA
Ertzainek gezurretan dabiltza arratsaldean kontainer bat erre zela diotenean, eta epaiketa honekin Kukutzak beste herrialde batzuetatik jaso duen elkartasuna kriminalizatu egin nahi dute, hala nola, izua gorputzean sartu.
0 comentarios Etiketak: elkartasuna, epaiketa, errepresioa, hamburgo, kalejira, kukutza, prentsaurrekoa
Poliziaren Inpunitatea
Pasa den asteazkenean, bi ertzain epaitu zituzten Kukutzaren aldeko mobilizazioetan atxilotutako bati tinpanoa zulatzeagatik. Ertzainek mutikoa atxilotu eta segiduan zaplasteko bat eman zioten. Horren ondorio entzumen gaitasuna gutxitu zitzaion eta epaitegietan salatu zuen. Gaur, mutilak entzumen gaitasun osoa berreskuratu omen du, baina ertzainek ez dute zigorrik beteko fiskalak absoluzioa eskatzen baitu.
Okupazio berria Galdakaon. Ortuondo gaztetxea.
Aste honetan Galdakaoko gazte asanbladak dorretxe bat okupatu egin du "Ortuondo" ortu proiektuaren barnean. Gaur ostirala arratsaldeko 19.00etan, proiektua aurkeztuko dute herritar guztientzat zabalduz. Zorionak Galdakaoko gazteak!
LaCasika CSOA(Mostoles-Madril) arriskuan
Mostoleseko alde zaharreko La Casika gaztetxea arrisku larrian dago. 3 prozesu judizial dauzkate irekita bai usurpazioa zein desobedientzia leporatuta. Horregatik manifestazio internazionala detu dute ekainaren 16an, larunbata gaztetxeen defentsan. Gu han izango gara eta jendea animatzen dugu joatera. Bestalde, txapa solidarioak saltzen ditugu euro baten, auzoko Zohardia tabernan.
info +
0 comentarios Etiketak: berriak, epaiketa, errepresioa, ertzaintza, galdakao, gaztetxeak, hamburgo, kalejira, okupazioa, udaletxea

Bihar ekainak 30 osteguna, Kukutza III gaztetxearen defentsan Kalejira ikusgarria burutuko dugu auzotik, arratsaldeko 19.00retan Errekaldkeo plazatik gaztetxeraino.
Kolektibo zein gaztetxekide guztion laguntza behar dugu Kukutza bertan behera bota ez dezaten.
gora Kukutza!!! Gora Errekalde!!!Gora Bilbo!!!
0 comentarios Etiketak: errekalde, gaztetxeak, jaiak, kalejira, kukutza, manifestazioa