Kukutza III gaztetxearen defentsan ekiteagatik, epaiketa ugari jarri dira martxan. EAJ-k CABISA-ren abokatuak ordaintzen ditu, epailea aurrez aurretik aukeratu zuten eta okupazioa zein elkartasuna kriminalizatu nahi dute.

EKIN OKUPAZIOARI! BILBO OKUPATZERA GOAZ!!!
Mostrando entradas con la etiqueta irailak. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta irailak. Mostrar todas las entradas

2012-09-19

BERMUDEN TRIANGELUA!!!


HEMEN EZ DIRA ITSASONTZIAK DESAGERTZEN, DESAGERTARAZI EGITEN DITUZTE!!!

Irailak 21 ostiralean urte bete izango da Kukutza hustu eta eraitsi zutela. Horregatik kontzentrazioa burutuko da ostiralak 21an arratsaldeko 18:30tan Bilboko udaletxe aurrean. Beranduago, 20:30tan Errekaldeko kaleetan zehar poteoa izango da Fabe de Fuka taldearekin.

Gertaeren ondorio gisa 80 pertsona baino gehiago dira salatu ala inputatu dituztenak, ehundaka zauritutakoak eta horrez gain Errekaldeko auzoko dendek jasandako kalte materialak ere izan behar dira gogoan. Guzti honen erantzule gisa PSOE eta Rodolfo Aresen erabaki okerrak ditugu, baita PP zein PNV ere, azken honetan Iñaki Azkuna buru izanik. Erantzule dira baita ere Kukutza III deituriko ametsa zapuztu dutelako. Okupazioaren bitartez 13 urtetan zehar lortutako ametsa ezerezean utzi nahi izan dute nahiz eta abandonatutako espazioaren autogestioaren adibide garbia izan. Bertan erakutsi dugu autoenpleguak asanblearismoak zein talde borrokak funtzionatu egiten dutela eta aukera zuzen bat izan daitezkeela hilzorian eta etengabeko ekonomi zein balore krisitan murgilduta dagoen sistema honentzako.

80 pertsona baino gehiago gara epaiketaren zain gaudenak. Iada epaiketa data dutenentzat irailaren 27an izango da, beti ere, gezurretan oinarritutako polizia txostenak aurkeztuko direlarik. Honela justifikatu nahi dute poliziek erabilitako gehiegizko indarra Kukutza IIIren hustutze eta eraisketa lanek iraun zuten 3 egunetan zehar.

Gezur polizialetan oinarrituta epaitu egiten gaituzte. Hamburgoko bi lagunen kasuan, Rafi eta Flo, ez zuten lortu. Hustutzea burutu zen asteazkenean atxilotu zituzten eta kalte materialak eragiteagaitik zein desordena publikoagaitik salatu zituzten. Ertzainen esanetan, eurek jarraitu eta atxilotu zituzten 2 lagunak kontenedore bat erre ondoren. Baina epaiketan zehar aurkeztutako froga grafiko zein testimonialek ez zuten esandakoa baieztatu. Are gehiago, suhiltzaileek aurkeztutako txosten batek ertzainek aitortutakoa gezurtatu egin zuen eta ondorioz Rafi eta Flok absoluzioa jaso zuten.

Muntai poliziala baino ez da, gezurretan oinarritutako muntai poliziala eta gainera honek aurrera darrai!!!

Nahikoa da basakeria poliziala eta gezurrekin aritzea!!!

Elkartasuna Kukutza babestu zuten persona guztiekin!!!

Jarrai dezagun hustutako espazioak betetzen eta elkarrekin borrokatzen autogestioaren alde!!!


GORA OKUPAZIOA ETA AUTOGESTIOA!!!

2011-09-19

ASTE HONETAN ERRESISTENTZIAN JARRAITZEN DUGU

Azken egunetako tentsioa eta une gogorrak eta hunkigarriak pasauta Kukutzan Erresistentzian jarraitzen dogu makina bat aktibitate eta ekimen Kulturalekin. Aste honetan, beste ekintzen artean bi kontzertu berezi ditugu: Alde batetik, asteazkenean, Ska arratsalde gaua ITZIARREN SEMEAK, BILBOMATIKS eta AKATZ- ekin eta ostiralean berriz Anje Duhalde gurean izango dogu.

Kontutan hartu egitarau hau ziurtatuta dauden tailer eta ekimenekin eginda dagoen planifikazio txikia dela, egunero baititugu proposamen berriak, planifikatzeko denborarik ematen ez digutenak. momentu oro dago jendea bertan, beraz adi berriei. Disfrutatu eta parte hartu.




Tras estos últimos días de tensión, momentos difíciles y emocionantes, aquí seguimos como siempre resistiendo y multiplicando nuestra agenda de resistencia cultural con miles de actividades. Esta semana, entre otras actividades tenemos programados dos conciertos: el miércoles tendremos una tarde - noche de Ska con ITZIARREN SEMEAK, BILBOMATIKS y AKATZ y el viernes viene ANJE DUHALDE a Kukutza.
Esta es una pequeña planificación de las actividades que ya estan confirmadas. Tener en cuenta que todos los días tenemos nuevas propuestas y sorpresas. Así mismo, recordaros que hay gente a todas horas y os animamos a participar y disfrutar.

ERDU GEUGAZ!!!! KUKUTZATIK EZ DIRA PASAKO!!!