Kukutza III gaztetxearen defentsan ekiteagatik, epaiketa ugari jarri dira martxan. EAJ-k CABISA-ren abokatuak ordaintzen ditu, epailea aurrez aurretik aukeratu zuten eta okupazioa zein elkartasuna kriminalizatu nahi dute.
EKIN OKUPAZIOARI! BILBO OKUPATZERA GOAZ!!!

Martxoak 27 honetan, atsaldeko 16:00tatik aurrera II Kukutza Blok Masterra ospatuko da gaztetxean.
Kukutza Eskalada Taldearen 10.urteurrenarekin bat, sekulako eskalada txapelketa ospatuko da, More Jaia Dj-ak giroa berotuko dutelarik. Honekin batera Gorka Karapetoren hitzaldia izango dugu eta jaialdiarekin jarraitzeko, Lendakaris Muertos eta Dj Nozijah Selektah gauari doinua jarriko diote.
Ostegun honetan, hilak 25 HKP leihaketaren saio berri bat izango dugu. Kasu honetan, 2 talde joko dute
Chimerical

Res Abstracta

Arratsaldeko 19.00etan. Gogoratu kañaren eguna dela!!kaña ta freskagarriak 1€!!
On egin!!
Ekin!!


Pasadan urteko saioarekin, gustora geratu ginen, baina talde gutxi eman zuten izena. Aurten, eta denbora geihagorekin, hastera doa izena emateko epea, hona ba oinarriak:
1. Nahi duenak parte hartu dezake.Musikari, umoregile, ziruko artista, antzezle, mago edo zerbait berezi egiten dakienak.Bailo du bai talde zein indibidualki.
2. Gaztetxean eman behar du izena, telefono eta e-posta bat utzi, zeuekin kontaktuan jartzeko.
3. Lehentasuna emango zaie Errekaldeko talde eta artistei, eta geratzen diren datak, kronologikoki etorri diren taldeekin beteko dira.
4. Ostegunetan 20.00etan egingo dira emanaldiak, gaztetxeko elkargunean.
5. Auzokideekin iskanbilarik ez eukitzeko, emanaldiak ahalik eta akustikoenak izango dira, soilik ahotsarentzat izanik anplifikazioa.
6. Sariak:
Errekaldeko jaietan (ekainak 25-uztailak 4)
MUSIKA
Plazako kontzertuan talde nagusiarekin batera jotzea
Kukutza gaztetxean kontzertua egitea
KALE ANTZERKIA
Errekaldeko V. Kale antzerki zikloan parte hartzea(2 talde)
BESTE MOTATAKO IKUSKIZUNAK
Gaztetxean emanaldiak.
7. Epea daukazue izena emateko abenduaren 31a arte.
8. Animo, ta parte hartu peña!! GALDU LOTSA!!LOTSAGABEOK!!
KUKUTZAKO ELKARGUNEA.
Baditugu irabazleak!!
Hauxe da, Def Con Dos eta Naste Borraste taldeekin joko duen taldea (Uztailak 4, Errekaldeko plazan):
IN-FUSION(sondika)
Bestalde, gaztetxean Abra Kadaver taldearekin joko duena (Uztailak 3):
KRIMINAL FORCEPS(Ortuella)
Zorionak taldeei ta abisatzen dugu, irailan hasiko garela berriro izen ematearekin, eta azaroak aldera hasiko dela leihaketatxoa. Esan beharra dago ere, musika ez ezik antzerkiak, zirkua, monologoak eta edozein ikuskizun motak onartzen direla.
Kukutza