Kukutza III gaztetxearen defentsan ekiteagatik, epaiketa ugari jarri dira martxan. EAJ-k CABISA-ren abokatuak ordaintzen ditu, epailea aurrez aurretik aukeratu zuten eta okupazioa zein elkartasuna kriminalizatu nahi dute.

EKIN OKUPAZIOARI! BILBO OKUPATZERA GOAZ!!!
Mostrando entradas con la etiqueta egitaraua. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta egitaraua. Mostrar todas las entradas

2012-06-28

2012KO ERREKALDEKO JAIAK HASTEAR DAUDE!!!



Urte bat geihago, baina urte berezia aurtengoa. Kukutza III gaztetxerik gabeko urtea eta jaiak izango ditugu. Udaletxea saiatu egiten da urtero auzoari oztopoak jartzen, errekurtsoak bahitzen...eta herriak sortutako tresnak eta azpiegiturak suntsitzen. Dena kontrolpean edo hila nahi dute.

Baina auzoak ez dira egun batetik bestera hiltzen. Auzokideok ez gara kikiltzen. Jai herrikoi, autogestionatu, aske eta parekideak aurrera aterako ditugu, Errekaldek merezi duelako! Horrexegatik, oztopo guztien gainetik, jai egitarau ederra eta partehartzailea sortu du jai batzordeak denon artean gozatzeko.

Ekainaren 29tik Uztailaren 8ra arte, antzerkiak, herri kirolak, kontzertuak, erromeriak, gazte eguna, txapelketak gastronomikoak, eta abar izango ditugu, zatoz eta parte hartu!!

Errerre, Errerre, Errekal-detarrak!!!

2012-04-12

ZORIONAK GASTEIZKO GAZTETXEA! 24 URTE

2011-06-14

ERREKALDEKO JAIAK 2011

Hona hemen Errekaldeko jaietarako Kukutzak antolatutako egitaraua ta kartela. Kaleetan ikusiko dugu!!!

2011-05-31

ERREKALDEKO JAIETARAKO KONTZERTU LOTUAK


Hilabete eskasa falta zaigu auzoan jaiak hasteko, eta egitaraua iada bete-beterik daukagu!

Urtero bezala, Eskalada txapelketa herrikoia, grafiti erakusketa, goitibeherak, eguneroko bazkari herrikoiak, gazte egun mundiala, eskupilota txapelketa, dantzak, VI.Kale antzerki zikloa, kalejirak, umeentzako tailerrak, Dantzakzioa, Zirku gala, antzerkiak kontzertuak eta auskalo zer geihago!

Loturik dauden kontzertuak:

Ekainak 25, plazan, CHE SUDAKA(Argentina-Colombia) + CANTECA DE MACAO + RES ABSTRAKTA. Ostean gaztetxean DJ Stanbul

Ekainak 30, Gazte eguna. gaztetxean, SKASTI(Zarautz)

Uztailak 1, gaztetxean, SPLIT 77(Bilbo) +DONDERHOND(Belgika)

Uztailak 2 , gaztetxean, KODIGO NORTE(Gasteiz) + LA BHANDA DEL PATIO(Bilbo) + SELEKTAH STEPI(Irun)

Uztailak 3, gaztetxean, TOXIKAS + DESPREZIO + HKP2

2011-04-01

Gasteizko gaztetxeak 23 urte.

HISTORIAURRETIK, GAZTETXEA ZUTIK!

2010-03-12

Kukutzako 2010eko udaberri egitaraua

On egin!!
Ekin!!

2009-10-22

AGENDA

Aupa Gaztetxekideok!!

Ikusiko zenutenez, agenda publikatzeko egutegitxoa jarri dugu blogean, bertan, ekitaldi bereziak, kontzertuak, jaialdiak, antzerkiak eztabaidak, lan egunak eta beste batzuk argitaratuko ditugu. Momentuz, datozen bi hiletarako egitaraua.

Bestalde, laister argitaratuko dugu Kukutzan astero egiten diren tailer, kurtsoen ordutegi eta prezioen zerrenda.

On egin!!