Kukutza III gaztetxearen defentsan ekiteagatik, epaiketa ugari jarri dira martxan. EAJ-k CABISA-ren abokatuak ordaintzen ditu, epailea aurrez aurretik aukeratu zuten eta okupazioa zein elkartasuna kriminalizatu nahi dute.
EKIN OKUPAZIOARI! BILBO OKUPATZERA GOAZ!!!

Seme-alaba txikiak dituzu? Lehengusu-lehengusinak?Anai-arreba txikia?
Ba asteazkenero, txikientzako zirku tailerra eta eskalada tailerra daukagu!
Energia deskargatzeko, heziketa fisikoa egiteko, elkartasun baloreak jorratzeko, garapen pertsonal zein kolektiboa jorratzeko, hitz, baten, jolasteko.
17:30etatik 19:30ak arte, zirku solairuan eta rokodromoan.
Arratsalde osoan zehar ezin izango da erre. No se podrá fumar durante toda la tarde.
INFORMAZIO GEIHAGO:
kukutza@gmail.com
kukutzaeskaladataldea@gmail.com
koblakari@hotmail.com


Martxoak 27 honetan, atsaldeko 16:00tatik aurrera II Kukutza Blok Masterra ospatuko da gaztetxean.
Kukutza Eskalada Taldearen 10.urteurrenarekin bat, sekulako eskalada txapelketa ospatuko da, More Jaia Dj-ak giroa berotuko dutelarik. Honekin batera Gorka Karapetoren hitzaldia izango dugu eta jaialdiarekin jarraitzeko, Lendakaris Muertos eta Dj Nozijah Selektah gauari doinua jarriko diote.