Kukutza III gaztetxearen defentsan ekiteagatik, epaiketa ugari jarri dira martxan. EAJ-k CABISA-ren abokatuak ordaintzen ditu, epailea aurrez aurretik aukeratu zuten eta okupazioa zein elkartasuna kriminalizatu nahi dute.

EKIN OKUPAZIOARI! BILBO OKUPATZERA GOAZ!!!
Mostrando entradas con la etiqueta greba. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta greba. Mostrar todas las entradas

2012-08-13

240 inguru euskal preso politikok protestak burutzen ari dira

 

Iosu Uribetxebarriaren askatasuna eskatzeko hainbat dira Espainia eta Frantziako espetxetan dauden euskal preso politikoak protestaldi ezberdinak egiten ari dira. Une honetan 230 baino gehiago dira ekimen ezberdinak abiarazi dituzten presoak. Gose grebak, txandakako baraualdiak, itxialdiak, gutunen bidalketa, elkarretaratzeak edo janaria hartzeari errefusatzea dira iniziatiba horietako batzuk. Informazio gehiago albisteari atxikitako dokumentuan.

info +: herrira.org

2012-03-01

M29 GREBA OROKORRA

http://topatu.info/wp-content/uploads/2012/02/m29.jpg

Gazte independentistek bat egiten dute martxoaren 29ko Greba Orokorreko deialdiarekin





ELAk, LABek, ESK-k, EILASek, EHNEk eta Hiruk egin dute deia, Hego Euskal Herrirako. 2009tik orain arte hiru lanuzte orokor egin dituzte.


Espainiako lan erreformaren kontra eta eskubide sozial eta laboralen alde martxoaren 29rako (osteguna) greba orokor deialdia egin dute ELA, LAB, ESK, EILAS, EHNE eta Hiru sindikatu abertzaleek, gaur arratsaldean prentsa ohar baten bidez jakinarazi dutenez. Deialdia Hego Euskal Herrirako egina da. Bihar 11:00etan sartuko dituzte eskaerak Bilbon ?Eusko Jaurlaritzaren egoitzan? eta Iruñean ?Nafarroako Gobernuaren erregistroan?.

2009an lankidetzari heldu ziotenetik, ELA, LAB, EILAS, EHNE eta Hiruk orain arte hiru greba orokor deitu dituzte, denak ere Hego Euskal Herri mailakoak. Aurrena 2009ko maiatzean 21ean izan zen, "bestelako eredu sozio-ekonomikoaren alde". 2010eko ekainaren 29an langileen eskubideen aldeko eta erreforma salatzeko greba orokorra antolatu zuten. Iazko urtarrilaren 27an Espainiako Gobernuaren pentsioen erreformaren aurkako greba orokorra deitu zuten.

Espainian CCOO eta UGT sindikatuak oraingoz, ez dute asmorik greba antolatzeko. Haiek aitortu dutenez, lehendabizi beste mobilizazio batzuk egingo dituzte, indarrak neurtzeko.

Espainiako Gobernuak lehengo ostiralean onartu zuen lan erreforma, eta orain Kongresura eramango du, bozka dezaten.

Berriatik , 16.02.2012 20:39

2011-01-31

KAPITALISMOTIK AT!




Urtarrilaren 27ko greba orokorraren ildoan, Iurñeako Errotxapea auzoan pabilioi industrial bat okupatu egin zuten.

"Hiri berri bat irudikatzeko garaia da, kapitalismotik at dagoen gizatea; eraldaketa ez da erreforma estataletik etorriko, eraikuntza komunala, elkar laguntza, elkartasuna eta askeak diren espazioetatik baizik."

"No pagaremos vuestra krisis ni mantendremos vuestro sistema. Tenemos otros planes!"

Asteburu osoan egitarau eder bat antolatu zuten, kontzertu, bazkari, dokumental, hitzaldi eta antzerkiekin. Igandean, gazteak asanbladan bilduta zeudelarik, polizia gunean sartu zen, mobilak konfiskatu eta desalojatu egin zuten.

manifestua

2011-01-20

KRISI EKONOMIKOA ETA LANGILERIA



Urtarrilak 27ko grebari begira, krisi ekonomikoa deritzona eta langileriaren egoera aztertzeko hitzaldi bat prestatu nahi izan dugu Kukutza gaztetxetik Plentziko gazte asanblada eta ICEA(zientzia ekonomiko eta autogestioaren institutua)ren laguntzarekin.
Bertan izango dugu Endika Alabort Amundarain ICEAko kidea, eta EHUko ekonomia irakaslea.