Kukutza III gaztetxearen defentsan ekiteagatik, epaiketa ugari jarri dira martxan. EAJ-k CABISA-ren abokatuak ordaintzen ditu, epailea aurrez aurretik aukeratu zuten eta okupazioa zein elkartasuna kriminalizatu nahi dute.
EKIN OKUPAZIOARI! BILBO OKUPATZERA GOAZ!!!
Iosu Uribetxebarriaren askatasuna eskatzeko hainbat dira Espainia eta
Frantziako espetxetan dauden euskal preso politikoak protestaldi
ezberdinak egiten ari dira. Une honetan 230 baino gehiago dira ekimen
ezberdinak abiarazi dituzten presoak. Gose grebak, txandakako
baraualdiak, itxialdiak, gutunen bidalketa, elkarretaratzeak edo janaria
hartzeari errefusatzea dira iniziatiba horietako batzuk. Informazio
gehiago albisteari atxikitako dokumentuan.
info +:
herrira.org
Badator Presoen aldeko "La barrera" -ra bizikletan igoera!
Bihar ekainak 21 osteguna, arratsaldeko 19.00etan Josuren monolitotik.
Atzo arratsaldean kaleratu zuten gure auzoko Zorion Salsamendi "Txori" laguna. Espetxean 6 urte eman ondoren eta etxetik urrun 8 urte egon ostean, epaitegi frantzesak ezarritako zigorra bete eta Auzitegi Nazioalera bidali zuten euroagindu bat zela medio.
ONGIETORRI TXORI!!!
EUSKAL PRESO ETA IHESLARIAK ETXERA!!!