Kukutza III gaztetxearen defentsan ekiteagatik, epaiketa ugari jarri dira martxan. EAJ-k CABISA-ren abokatuak ordaintzen ditu, epailea aurrez aurretik aukeratu zuten eta okupazioa zein elkartasuna kriminalizatu nahi dute.

EKIN OKUPAZIOARI! BILBO OKUPATZERA GOAZ!!!
Mostrando entradas con la etiqueta plentzia. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta plentzia. Mostrar todas las entradas

2011-08-08

PLENTZIKO ERMITATZE GAZTETXEA DESALOJATU DUTE



Gaur goizean Plentzia eta Gorlizko Ermitatze gaztetxea desalojatu dute. Gazte Asanbladak deituta, gaur arratsaldeko 19:30ean mobilizazioak burutuko dira Plentziako Pirulinetik.

2011-01-20

KRISI EKONOMIKOA ETA LANGILERIA



Urtarrilak 27ko grebari begira, krisi ekonomikoa deritzona eta langileriaren egoera aztertzeko hitzaldi bat prestatu nahi izan dugu Kukutza gaztetxetik Plentziko gazte asanblada eta ICEA(zientzia ekonomiko eta autogestioaren institutua)ren laguntzarekin.
Bertan izango dugu Endika Alabort Amundarain ICEAko kidea, eta EHUko ekonomia irakaslea.

2011-01-10

"Ermitatze".Plentzia ta Gorlizko gaztetxea.





Hona doa, gazte asanbladak bidalitako gutuna, jendea gaztetxera gonbidatzen.

Abenduaren 18an beste etxe batean sartu ginen Plentzia ta Gorlizko Gazte Asanbladako lagunak, baina lau ordu baino ez genuen iraun bertan. Sartu eta gutxira agertu ziren Plentziako Artekaleko eraikinean udaltzainak, jabearekin harremanetan jarriko zirela esanez. Handik bi ordutara agertu zen aipatu laguna. Otsailean etxea bota eta sei apartamentu eraikitzen hasiko zela esan zigun jabeak. Eraikinaren egoera kaskarra zenez alde egitea erabaki genuen.

Orain dela lau egun Andra Mari kaleko 1.zenbakiko etxean sartu ginen Plentzia ta Gorlizko Gazte Asanbladako (PGGA) kideok, bertan gaztetxea egiteko asmoz. Izena ere jarri diogu jada eskualdeko gune autogestionatu berriari: Ermitatze gaztetxea. Izan ere, baseliza atzealdean dago, Piruli plazatxotik eta Jai Alai frontoitik gertu. Lehenengo egunean udaltzainen bisita izan zuten. Hiru gazte identifikatu zituzten arren, ez genuen arazorik eduki. Ostiral gauean ordea, ERTZAINTZAK agertu ziren gaztetxetik etxeko jabeen salaketa jaso ostean. 6 gazte identifikatu zituzten eta hurrengo asteartean getxoko epaitegian epaituko dituzte. Hori gutxi balitz, Ertzaintzaren partez tratu iraingarria jasan eta hurrengoa entzun behar izan zuten besteak beste; "agachate y mira mi bragueta", "tu compañero es tonto del culo".... Hala eta guztiz, GAZTETXEAK ZUTIK DIRAU!!!

Oztopoak oztopo, egun hauetan garbitze eta atontze lanetan gabiltza. Albait lasterren hasi nahi dugu tailerrak eta hitzaldiak egiten. Bi aste barru etxeko hiru solairuetatik behekoa prest egotea espero dugu PGGAkoek, desalojo mehatxurik egon ezean. Hori dela eta, eskualdeko neska-mutilei Ermitatze gaztetxera hurbiltzeko gonbitea luzatu diegu, auzolanetan laguntzeko asmoz ,epaiketa salatzeko eta desalojoa ekiditzeko.

ETORRI GAZTETXERA!!!




Plentzia ta Gorlizko Gazte Asanblada