Kukutza III gaztetxearen defentsan ekiteagatik, epaiketa ugari jarri dira martxan. EAJ-k CABISA-ren abokatuak ordaintzen ditu, epailea aurrez aurretik aukeratu zuten eta okupazioa zein elkartasuna kriminalizatu nahi dute.

EKIN OKUPAZIOARI! BILBO OKUPATZERA GOAZ!!!
Mostrando entradas con la etiqueta desalojoa. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta desalojoa. Mostrar todas las entradas

2013-03-05

"NI ERE EGON NINTZEN" elkartasun kanpainarako blog berria



Aurrerantzean burutuko diren epaiketak salatzeko eta elkartasuna zein duintasuna aldarrikatzeko, kanpainia berri bat jarri dugu martxan "Kukutzarekin Elkartasun Taldeak" .

Plataforma hau, Kukutza gaztetxearekin elkartasuna adierazi genuen pertsona zein kolektiboek osatzen dugu (nahi dugu behintzat), eta bertan atxilotutakoekin eta errepresaliatuekin elkartasuna adierazi eta babesa eman nahi diegu. Asko gara Kukutza defendatzen genuenak eta oraindik ere defendatzen dugunok.

Hau guztia dela eta, blog berri bat eraiki dugu, kanpainian zentratzeko. Bertan, hurrengo epaiketa eta ekimenak, jaiak, materialak, deialdiak eta prentsa oharrak zabalduko ditugu. Adi ba, erresistentzia ez da bukatu!!

kukutzarekin.wordpress.com


2012-09-28

Okupazioaren inguruko berriak!

Eskiroles tapiando Uztaldi gaztetxea bajo la supervisión de un zipa.
Uztaldi gaztetxea hustuarazia.

Gaur Irailak 28 Santutxuko Uztaldi gaztetxea hustu eta itxi dute zipaioek, epailearen aginduz. Goizeko 7.00ak aldera sartu dira gztetxean barruan inor ez zegoelarik. ordu erdi georago gerturatu dira gazteak eta ez diete beraien gauzak ateratzen utzi.

Gazteak maiatza aldera sartu ziren lokalean, banketxe bat jabea izanik, eta Bilboko 6. instrukzioko auzitegiko epaileak agindu du desalojoa. Esan beharra dago, epaile bera dela, Patakon gaztetxea eta Kukutza III gaztetxea hutsarazi duena, eta baita Kukutzako istiluetako auzien arduraduna. 

Arratsaldeko  20.00etan deitu dute manfestazioa Santutxuko Karmelo plazatik.
 
Kukutzako epaiketak hasi dira

Irailaren 27an hasi ziren Kukutza defendatzeagatik auziperatuen kontrako epaiketak. Bertan 11 pertsona epaitu dituzte kaleko protestetan eta eserialdietan parte hartzeagatik. horietako 4 absolbitu egin dituzte eta besteei hilabete bateko kartzela eskatzen die fiskaltzak(edo 6€/egun-eko isuna). Bestalde, gazte batek ertzain bati 3000€rekin indemnizatzea eskatzen du fiskaltzak, honi lurretik esku bat apurtzea leporatuta.

Epailea oraindik ez du sententzia idatzi, baina hala ere helegitea jarriko dutela diote abokatuek, leporaketak ez mamirik ez funtsik ez daukatelako.

Oraindik beste bi epaiketa pottolo gelditzen dira, baina datarik ez dute jarri hauek burutzeko.


2012-09-22

Irailak 21, urtebete, eta oraindik ezer ez.

Atzo egindako manifestazioaren bideoa Bilbokobranka.info ren eskutik eta Berlinetik babes argazkia:






Eta gauean, Fabe de Fukarekin ibili ginen poteatzen Kukutza gaztetxea zegoen solarrean.

2012-09-19

BERMUDEN TRIANGELUA!!!


HEMEN EZ DIRA ITSASONTZIAK DESAGERTZEN, DESAGERTARAZI EGITEN DITUZTE!!!

Irailak 21 ostiralean urte bete izango da Kukutza hustu eta eraitsi zutela. Horregatik kontzentrazioa burutuko da ostiralak 21an arratsaldeko 18:30tan Bilboko udaletxe aurrean. Beranduago, 20:30tan Errekaldeko kaleetan zehar poteoa izango da Fabe de Fuka taldearekin.

Gertaeren ondorio gisa 80 pertsona baino gehiago dira salatu ala inputatu dituztenak, ehundaka zauritutakoak eta horrez gain Errekaldeko auzoko dendek jasandako kalte materialak ere izan behar dira gogoan. Guzti honen erantzule gisa PSOE eta Rodolfo Aresen erabaki okerrak ditugu, baita PP zein PNV ere, azken honetan Iñaki Azkuna buru izanik. Erantzule dira baita ere Kukutza III deituriko ametsa zapuztu dutelako. Okupazioaren bitartez 13 urtetan zehar lortutako ametsa ezerezean utzi nahi izan dute nahiz eta abandonatutako espazioaren autogestioaren adibide garbia izan. Bertan erakutsi dugu autoenpleguak asanblearismoak zein talde borrokak funtzionatu egiten dutela eta aukera zuzen bat izan daitezkeela hilzorian eta etengabeko ekonomi zein balore krisitan murgilduta dagoen sistema honentzako.

80 pertsona baino gehiago gara epaiketaren zain gaudenak. Iada epaiketa data dutenentzat irailaren 27an izango da, beti ere, gezurretan oinarritutako polizia txostenak aurkeztuko direlarik. Honela justifikatu nahi dute poliziek erabilitako gehiegizko indarra Kukutza IIIren hustutze eta eraisketa lanek iraun zuten 3 egunetan zehar.

Gezur polizialetan oinarrituta epaitu egiten gaituzte. Hamburgoko bi lagunen kasuan, Rafi eta Flo, ez zuten lortu. Hustutzea burutu zen asteazkenean atxilotu zituzten eta kalte materialak eragiteagaitik zein desordena publikoagaitik salatu zituzten. Ertzainen esanetan, eurek jarraitu eta atxilotu zituzten 2 lagunak kontenedore bat erre ondoren. Baina epaiketan zehar aurkeztutako froga grafiko zein testimonialek ez zuten esandakoa baieztatu. Are gehiago, suhiltzaileek aurkeztutako txosten batek ertzainek aitortutakoa gezurtatu egin zuen eta ondorioz Rafi eta Flok absoluzioa jaso zuten.

Muntai poliziala baino ez da, gezurretan oinarritutako muntai poliziala eta gainera honek aurrera darrai!!!

Nahikoa da basakeria poliziala eta gezurrekin aritzea!!!

Elkartasuna Kukutza babestu zuten persona guztiekin!!!

Jarrai dezagun hustutako espazioak betetzen eta elkarrekin borrokatzen autogestioaren alde!!!


GORA OKUPAZIOA ETA AUTOGESTIOA!!!