Kukutza III gaztetxearen defentsan ekiteagatik, epaiketa ugari jarri dira martxan. EAJ-k CABISA-ren abokatuak ordaintzen ditu, epailea aurrez aurretik aukeratu zuten eta okupazioa zein elkartasuna kriminalizatu nahi dute.

EKIN OKUPAZIOARI! BILBO OKUPATZERA GOAZ!!!

2012-09-19

BERMUDEN TRIANGELUA!!!


HEMEN EZ DIRA ITSASONTZIAK DESAGERTZEN, DESAGERTARAZI EGITEN DITUZTE!!!

Irailak 21 ostiralean urte bete izango da Kukutza hustu eta eraitsi zutela. Horregatik kontzentrazioa burutuko da ostiralak 21an arratsaldeko 18:30tan Bilboko udaletxe aurrean. Beranduago, 20:30tan Errekaldeko kaleetan zehar poteoa izango da Fabe de Fuka taldearekin.

Gertaeren ondorio gisa 80 pertsona baino gehiago dira salatu ala inputatu dituztenak, ehundaka zauritutakoak eta horrez gain Errekaldeko auzoko dendek jasandako kalte materialak ere izan behar dira gogoan. Guzti honen erantzule gisa PSOE eta Rodolfo Aresen erabaki okerrak ditugu, baita PP zein PNV ere, azken honetan Iñaki Azkuna buru izanik. Erantzule dira baita ere Kukutza III deituriko ametsa zapuztu dutelako. Okupazioaren bitartez 13 urtetan zehar lortutako ametsa ezerezean utzi nahi izan dute nahiz eta abandonatutako espazioaren autogestioaren adibide garbia izan. Bertan erakutsi dugu autoenpleguak asanblearismoak zein talde borrokak funtzionatu egiten dutela eta aukera zuzen bat izan daitezkeela hilzorian eta etengabeko ekonomi zein balore krisitan murgilduta dagoen sistema honentzako.

80 pertsona baino gehiago gara epaiketaren zain gaudenak. Iada epaiketa data dutenentzat irailaren 27an izango da, beti ere, gezurretan oinarritutako polizia txostenak aurkeztuko direlarik. Honela justifikatu nahi dute poliziek erabilitako gehiegizko indarra Kukutza IIIren hustutze eta eraisketa lanek iraun zuten 3 egunetan zehar.

Gezur polizialetan oinarrituta epaitu egiten gaituzte. Hamburgoko bi lagunen kasuan, Rafi eta Flo, ez zuten lortu. Hustutzea burutu zen asteazkenean atxilotu zituzten eta kalte materialak eragiteagaitik zein desordena publikoagaitik salatu zituzten. Ertzainen esanetan, eurek jarraitu eta atxilotu zituzten 2 lagunak kontenedore bat erre ondoren. Baina epaiketan zehar aurkeztutako froga grafiko zein testimonialek ez zuten esandakoa baieztatu. Are gehiago, suhiltzaileek aurkeztutako txosten batek ertzainek aitortutakoa gezurtatu egin zuen eta ondorioz Rafi eta Flok absoluzioa jaso zuten.

Muntai poliziala baino ez da, gezurretan oinarritutako muntai poliziala eta gainera honek aurrera darrai!!!

Nahikoa da basakeria poliziala eta gezurrekin aritzea!!!

Elkartasuna Kukutza babestu zuten persona guztiekin!!!

Jarrai dezagun hustutako espazioak betetzen eta elkarrekin borrokatzen autogestioaren alde!!!


GORA OKUPAZIOA ETA AUTOGESTIOA!!!

0 comentarios :