Kukutza III gaztetxearen defentsan ekiteagatik, epaiketa ugari jarri dira martxan. EAJ-k CABISA-ren abokatuak ordaintzen ditu, epailea aurrez aurretik aukeratu zuten eta okupazioa zein elkartasuna kriminalizatu nahi dute.

EKIN OKUPAZIOARI! BILBO OKUPATZERA GOAZ!!!

2012-07-04

Corto Circuitorekin elkartasuna Errekaldetik!!!

Askok jakingo zenutenez, pasadan astean Erromako CSOA Cortocircuito erre egin zen. Bertan jantoki herrikoi kooperatiboa, kontzertu gela eta ikasgelak zeukatelarik. Eraikina guztiz deuseztatu egin da eta elkartasun zein laguntza kanpaina batean murgildu dira. Corto-ko lagunek dirua eta eskuak behar dituzte berriro aktibitatea has dadin. Horretarako Erromako gaztetxe eta proiektu autokudeatuek ekimenak antolatzen ari dira dirua lortzeko.

Guk ere, Euskal Herritik elkartasun ekimenak antolatuko ditugu, hainbat alditan Euskal Herriarekin elkartasuna adierazi duten proiektuak laguntzeko. Bilbon kamiseta batzuk eskuratu ditzakezue 10 €-tan, Errekaldeko gazte asanbladaren txosnan, eta Santutxuko zein Indautxuko auzoetan.

Eskerrik asko zuen laguntzagatik,

Gora Munduko proiektu askatzaileak!!!

Corto Circuito Aurrera!




0 comentarios :