Kukutza III gaztetxearen defentsan ekiteagatik, epaiketa ugari jarri dira martxan. EAJ-k CABISA-ren abokatuak ordaintzen ditu, epailea aurrez aurretik aukeratu zuten eta okupazioa zein elkartasuna kriminalizatu nahi dute.

EKIN OKUPAZIOARI! BILBO OKUPATZERA GOAZ!!!

2012-07-26

Barnekaldeko Okupa Berria (Donaixti/BaxeNafarroa)

Barnekaldeko herritar talde batek asteburu huntan facebooken bidez jakinarazi duenez, San Mixel eskola ohiaren egoitzan instalatu da berriki. Talde honek azaldu duenez, "duela hiru urte, herritar eta hautetsi frango mobilizatu ziren egoitza hau bizirik atxikitzeko. Preseski, hau dugu proposatzen gaurkoan andeatzen den bastimendu paregabe hau herritarrek biziaraztea". 

 Astelehen goizean prentsaurrekoa eman dute bertan ekimenaren berri emaiteko. Kazeta.infok eta Info7 irratiak okupazio horretan parte hartzen den herritar batekin, Mirentxu Arbeletxekin mintzatu dira ekintzaren gainean xehetasunak hartzeko. ( Lerro hauekin batera argazki galeria ). 

Azken urteetan hutsik egon den bastimendu huntan "proiektu kolektibo, herrikoi eta askatzaile baten muntatzeko xede" dute Donaixtiko eskola zaharrean plantatu diren lagunek.
"Egoitza hori badira hiru bat urte hetsia da, abandaturik, eta hori ikusita gure ibarra biziarazteko zerbait egiteko gogoa ukan dugu herritar talde batek", azaldu digu Mirentxuk.
Hartara, egoitza horretan etxebizitza kolektibo bat sortu nahi dute. "Gure ibarra honetan etxebizitza hutsen kopurua gora doa, eta alokairuak gero eta karioagakoak dira. Hori salatzeaz gain, entseatu nahi dugu bizitzeko beste manera bat, bizi kolektibo bat eramanez".
Egoitza horretan sartu zutenetik herritar anitzengana hurbildu da taldea bere ekimenaren berri emaiteko. Gainera, egoitzareen egoera ez da oso ona eta gazteek "esku kolpea" behar dute premiazko konponketak egiteko. Izan ere, bastisamendu handia da eta bertan bertze proiektu batzuk garatu nahi dituzte.
"Herri kulturgune bat bultzatu nahi dugu, herritarrena eta herritarrek elgarrekin kudeaturik", azaldu digu Mirentxuk. "Zinez aukera gutti dira gure herrian kultur ekimenak bizitzeko eta horrendako gure xedea da ahal den bezain fite aktibitateak antolatzen hastea egoitza honetan". Desmartxa hori ere "herritarrekin bat eginez" aitzineratu nahi dute. Horrendako, "interesatuak edo kuriosak direnak" bertara hurbiltzeko gomita zabaldu dute okupazioa birutzen duten lagunek.
"Gure desmartxa legitimoa konsideratuz San Mixel eskola ohiaren administrazio kontseiluko kide baten ganat joan gira gure proiektuaren aurkezteko. Aurkezpen gutun bat helarazi diegu jabeer eta hitzordu bat proposatu diegu" gaineratu du barnekaldeko herritarren taldeak.
Mirentxu Arbeletxek nabarmentzen duenez, herritarren aldetik "oso arrapostu ona" jaso dute. Herriko Etxearekin gutunez baizik ez dira harremanetan jarri baina idekiak dira elkarrizketak abiatzea.
"Egoitzaren jabe den seroeen elkartearekin harremanak sartuak gira eta ondoko egunotan gure asmoak zeintzu diren azaltzeko hitzordua nahi dugu finkatu" azaldu dute gazteek.
Noizko izanen dira egoitzan ? Hona Mirentxuren erantzuna: "Gure xedea da zinez biziaraztea denbora gehiegi hutsik izan den egoitza hau, beraz, ahalbezainbat denbora nahi ginuke hemen izan". 
BESTALDE SEKULAKO EGITARAUA PRESTATU DUTE HURRENGO EGUNETARAKO:

Asteartean: 
ALBATROPIK taldearen ERREPIKA PUBLIKOA egun osoan....pasa nahi duzuelarik (goizeko 10etatik arratsaldeko 5ak arte!)
Astezkenean:

- Arratsaldeko 3etan: HAURRENDAKO, tindaketa tailerra Helburua: Haurren gelaren paretak apaintzea tinduarekin!!!! gero, atsaskaria
- Aratseko 9etan: KHADAFISTE BROTHERS taldearen ERREPIKA PUBLIKOA.
Ostiralean:

- Aratseko 7etan: "PORTRAITS DE CHIBANIS" erakusketaren estrena http://www.chibanis.org 
- 8etan: Afari hotza (ekarri jatekoa eta edatekoa)
 -9etan:  "Les balais de la Republique" eta "Les gardiens de la paix" filmen proiekzioa, Toulouseko ESMA elkartearen laguntzarekin + solasaldia!
Ibiakoitzean:

- Goizeko 10etan: BILTZAR NAGUSIA DENER idekia: proposamenen eta ideien botatzeko!!!!
- Ar. 2etan: Bazkaria - Pik Nik (Bakotxak ekartzen du jatekoa eta edatekoa)
- Ar.4etan: OKUPAZIO mugimenduen Experientzia trukaketa.CREA (Toulouse - crea-csa.over-blog.com )ko kide batzu!!!!
-Ar. 9etan: KONTZERTUAk BILAU (Folk - Garazi) eta 121 CREW (Rap - Bilbo)
Igandean:

-Ar. 5ak eta 30tan: PILOTA PARTIDA
Ondotik, Arroltze ta Xingar!
Eta, ez duda astean zehar pasatzea, egoitzaren bisitatzeko edo esku ukaldi baten emaiteko!

0 comentarios :