Kukutza III gaztetxearen defentsan ekiteagatik, epaiketa ugari jarri dira martxan. EAJ-k CABISA-ren abokatuak ordaintzen ditu, epailea aurrez aurretik aukeratu zuten eta okupazioa zein elkartasuna kriminalizatu nahi dute.

EKIN OKUPAZIOARI! BILBO OKUPATZERA GOAZ!!!

2012-05-10

Santutxuko gaztetxean gorabeherak

Santutxuko Gazte Asanbladaren oharra:
 

"Ez dira lasaiak izaten ari azken egunak Santutxuko gaztetxean. Atean jasan genituen erasoen ostean, berriz ere izan dugu gure lagun maiteen bisita. Asteazkeneko arratsaldeko zazpiak inguru zirela eta gazte asanbladako kide batzuk gaztetxerantz gindoazela, udaltzaingoen kotxe bat ikusi genuen inguruko autobus geltoki batean geldirik. Apur bat gehiago gerturatu ginen eta udaltzaingoak gaztetxearen atean zeudela ikusi genuen. Hau ikusita barruan zeudenei abisua emateko erabakia hartu genuen telefonoz deituz. Alferrik izan zen baina, barruan zegoen norbaitekin eman baino lehen gaztetxean lanean zebilen gazte batek gaztetxetik alde egiteko atea ireki baitzuen udaltzaingo bikotearekin topo eginez. Momentuan atea ixtea lortu zuen udaltzainak barrura sartzea oztopatuz baina identifikatu egin zuten. Gazteak azalpenak eskatu zizkien eta udaltzainek eraikin baimenaren bila zetozela esan zioten orduan. Honek banketxearen salaketarik ez dagoela pentsatzera eramaten gaitu, berri ona dudarik gabe. Jakin badakigu, baina, Bilboko udala “La Caixa”-rekin harremanetan jarri dela bere lokalaren egoeraren berri emateko. 

Guk, guzti honen gainetik, gurearekin jarraituko dugu eta astelehenetik ostiralera arratsaldeko bostetan eta larunbatetan goizez hamaiketan eta arratsaldez bostetan aurrera eramango diren lan egunetara hurbiltzeko deia zabaltzen dugu. 

Santutxuko Gazte Asanblada"
santutxunbizi.blogspot.com