Kukutza III gaztetxearen defentsan ekiteagatik, epaiketa ugari jarri dira martxan. EAJ-k CABISA-ren abokatuak ordaintzen ditu, epailea aurrez aurretik aukeratu zuten eta okupazioa zein elkartasuna kriminalizatu nahi dute.

EKIN OKUPAZIOARI! BILBO OKUPATZERA GOAZ!!!

2012-05-09

ELKARTASUNA EZ DA DELITUA//EPAIKETAK-KUKUTZA


Azken asteotan jakin dugu Kukutza III gaztetxeak jaso zuen elkartasunaren kontrako epaiketak aurrera doazela. Hiru egunetan zehar jendea gaztetxea defendatzera eta elkartasuna adieraztera etorri zen, eta Ares-en txakurrek inpunitate osoarekin ehunaka pertsona jipoitu, komertzioetan kalteak eragin eta auzoa setiatu egin zuten. Kaltetuek salaketak jarri zituten arren, auzitegiak artxibatu egin ditu. Aldiz, epaileak ertzaintzaren bertsioei sinesgarritasun osoa ematen die.

Momentu honetan, ertzaintzaren jarrera oldarkorra guztion ahoetan dago Iñigo Cabacas "Pitu"-ren erahilketa dela eta, baina gogoratu behar dugu, ez dela gertakari islatu bat izan, ertzaintzaren bortxakeriaren ondorio logiko bat baizik. Horregatik, ertzaintzak inpunitateaz gozatzen duen bitartean, bere deklarazioek ez dira batere sinesgarriak.

- Flo ta Rafi Hamburgotarrak ekainaren 6an epaituko dituzte Bilboko penaleko 5. epaitegian.
Beste europako kide askok bezala Flo ta Rafi elkartasuna adieraztera etorri ziren Bilbora udan zehar, eta desalojoaren egunaren goizean Errekalden zeuden milaka pertsona bezala. Zipaioek, elkartasuna kriminalizatu, eta Europara begira irudi indartsu bat bidali nahiean, bi kide hauen kontrako istorio bat asmatu dute, irailaren 21eko arratsaldean kalteak eta istiluak sortu zituztela leporatuz, arratsalde osoa Bakioko gaztetxean eman zuten bitartean.
Gazte hauei 3 urte terdi kartzela,  6500 euroko isuna eta udaletxeari 2.328€ ordaintzea eskatzen diete.

- Zenbait adingutxiko gaztek urte terdiko kartzela zigorrari helegitea aurkeztu diote, desalojo egunean kalteak eta istiluak sortzea leporatzen dietelarik.

- Desalojoaren egunaren goizean 10 pertsona atxilo eraman zituzten eserialdi eta kontzentrazioetan parte hartzeagatik. Irailaren 6an epaituko dituzte.

Oraindik Kukutza barruan erresistitzen zeudenen kontrako epaiketak zehazteko daude, hala nola ostegun eta ostiralean atxilotu zituzten solidario guztien kontrakoak. Adi mobilizazioetara.

Muntai polizialik ez!
Elkartasuna ez da delitua!