Kukutza III gaztetxearen defentsan ekiteagatik, epaiketa ugari jarri dira martxan. EAJ-k CABISA-ren abokatuak ordaintzen ditu, epailea aurrez aurretik aukeratu zuten eta okupazioa zein elkartasuna kriminalizatu nahi dute.

EKIN OKUPAZIOARI! BILBO OKUPATZERA GOAZ!!!
Mostrando entradas con la etiqueta kontzertua. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta kontzertua. Mostrar todas las entradas

2011-03-22

Askatasun garraxia. kop + sarkor



Datorren Apirilaren 1ean, KOP(Paisos Catalans) eta SARKOR(Arratzu) taldeak izango ditugu Kukutza gaztetxean. Sarrera 6 eurokoa da eta salgai dago Errondabiden, Santutxun eta Kukutza gaztetxean.

2011-01-11

Agur, Amaiur!



Larunbat honetan, urtarrilak 15, Amaiur erromeria taldeak agur esango die eskenatokiei, beste proiektu berrien faboretan. Horretarako, jai berezi bat antolatu nahi izan dute beraien jarraitzaileentzat Kukutzan. Larunbatean, 3 euroren truk, Kukutza gaztetxean, arratsaldeko 19.00etan, Erriberako taldeak agur esango digu.

Eskerrik asko! Proiektu berri eta zoriontsuak opa dizkizuegu.

Ez dago dantzarik gabeko iraultzarik!!!

2010-11-01

ASTEBURU HONETAKO EGITARAUA ZEA MAYS + SOVIETAR OLERKIA



Azaroaren 6an, larunbata, Zea Mays musika taldeak, bere azken diska aurkeztuko du gure auzoko gaztetxean. Orain dela bi urte Kukutzaren urteurrenaren omenez egin zuten abestia ere diskan izango dugu. Ez saiatu Zea Mays-en "ERA" diska berria dendetan lortzen, ezinezkoa izango da ta. Soilik kontzertuetan lor dezakezue. Kukutzan, sarrerarekin bat(5+5€) emango da. Sorpresaren bat ere izango dugu.

Igandean bestalde, Kukutzako liburutegiak antolatutako Sovietar Olerki irakurketa izango dugu 17.30tan, liburutegian hain zuzen ere.

Gozatuko duzuelakoan, astebururarte!

2010-05-07

Errekaldeko jaietarako kontzertuak

Hauek dira momentuz Errekaldeko jaietan joko duten musika taldeak. Laster, daten eta beste taldeen informazioa.



2010-04-21

HOR KONPON!!Hurrengo kontzertuak!!

Zarataren lagunok!! hona doa hurrengo ostegunetan izango ditugun taldeak, beraien artean sorpresa musikal bat izanik.
Amigos del Ruido!! Aquí va la lista de los próximos jueves musicales, entre ellos alguna sorpresa estilística.

Apirilak 22 20.00tan

ROCKALKOHOL



Maiatzak 6 20.00tan

REDRUM(punk-rock bizkaitarra)


Maiatzak 13 20.00tan


DJ RUFUS(Poky style)

No es la primera vez que hay música electrónica en el gaztetxe, ni será la última.

2010-04-14

aikido jaia!



kukutzako aikido taldeak kontzertu hau antolatu dugu, entrenatzeko dojo bat egin ahal izateko. horrela mundu guztiak erabili ahalko du arte martzialetan entrenatzeko. sarrera dohainik izango da ( nahiz eta jendearen borondatea onartzen dugun! je,je,je!) rock-a, heavy metal-a eta bukatzeko dj-a egongo da. animatu eta etorri! guztion artean lortuko dugu!

El día 24, la gente del grupo de Aikido del gaztetxe "Kukutza" de Rekalde, hemos organizado un concierto con el fin de dotar de un dojo (lugar de entrenamiento de artes marciales) decente a Kukutza. ¡Así todo el mundo podrá entregar sin necesidad de pagar nada en un lugar decente!

No se cobrará por entrada (salvo el que quiera colaborar espontaneamente con un poquito, que siempre ayuda). En el cartel podreis encontrar los grupos. Habrá rock, heavy metal, un dj al final, mucha gente y por supuesto NOSOTROS LOS AIKIDISTAS (Solo por eso ya merece a pena).

¡Acudid, Participad y dibertios!
Sin vosotros nada es posible...