ASTEBURU HONETAKO EGITARAUA ZEA MAYS + SOVIETAR OLERKIA
Azaroaren 6an, larunbata, Zea Mays musika taldeak, bere azken diska aurkeztuko du gure auzoko gaztetxean. Orain dela bi urte Kukutzaren urteurrenaren omenez egin zuten abestia ere diskan izango dugu. Ez saiatu Zea Mays-en "ERA" diska berria dendetan lortzen, ezinezkoa izango da ta. Soilik kontzertuetan lor dezakezue. Kukutzan, sarrerarekin bat(5+5€) emango da. Sorpresaren bat ere izango dugu.
Igandean bestalde, Kukutzako liburutegiak antolatutako Sovietar Olerki irakurketa izango dugu 17.30tan, liburutegian hain zuzen ere.
Gozatuko duzuelakoan, astebururarte!





