Kukutza III gaztetxearen defentsan ekiteagatik, epaiketa ugari jarri dira martxan. EAJ-k CABISA-ren abokatuak ordaintzen ditu, epailea aurrez aurretik aukeratu zuten eta okupazioa zein elkartasuna kriminalizatu nahi dute.

EKIN OKUPAZIOARI! BILBO OKUPATZERA GOAZ!!!
Mostrando entradas con la etiqueta sagardotegia. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta sagardotegia. Mostrar todas las entradas

2012-05-11

7. AZKEN KUPELA DANTZA

 

Aurreko edizioetan Kukutza III gaztetxean burutzen zen euskal jaia, aurten Errekaldeko plazan egingo da. Azkunaren bandak gaztetxea eraitsi zuen eta ondorioz, kultura herrikoia garatzeko lekurik gabe geratu ginen auzoan. Hala ere, espiritua hor jarraitzen du eta Kultur Guneak beste talde batzuk lagunduta, 7. Azken Kupela Dantza burutuko du Maiatzaren 12an. 

Ondo pasa!
Txooooootx!!!

2011-06-08

HERRI SAGARDOTEGIA KUKUTZAN


Argazkia: Marijo Fernandez


Larunbata honetan, ekainak 11, egun osoan zehar, Errekaldeko Jai Batzordeak Sagardotegi herrikoia antolatu du Jaiak eskinaren bueltan daudela eta. Alde batetik ekimen honekin Errekaldeko talde eta konpartsa guztiak bildu nahi dira jai giro eder baten. Bestalde, Bilboko udaletxeak azken urteotan ez du diru laguntzarik ematen gure auzoan jai herrikoi potenteak izan ditzagun eta sagardotegi honek Errekaldeko jaiak finantziatzeko ere balioko du.

ongietorriak zarete denak elkarrekin bazkaldu eta abestera!!!


tiketak 25€: Herriko Tabernan, El Tobogan, Aldapan...

MENUA

-Makailaua-
-Makailau tortila-
-Txuleta-
-Gazta ta intxaurrak-
-Sagardoa-
-Likoreak-