Kukutza III gaztetxearen defentsan ekiteagatik, epaiketa ugari jarri dira martxan. EAJ-k CABISA-ren abokatuak ordaintzen ditu, epailea aurrez aurretik aukeratu zuten eta okupazioa zein elkartasuna kriminalizatu nahi dute.

EKIN OKUPAZIOARI! BILBO OKUPATZERA GOAZ!!!

2012-08-12

Ordiziako gaztetxeak ixtea erabaki du 26 urteren ostean


Itxi egin dute Ordiziako Gaztetxea. 26 urte eta gero, eraikinaren egoera txarra dela eta, Ordiziako Gazte Asanbladak Gaztetxea ixtea erabaki du. 26 urteko ibilbide oparoaren ondoren, garai berri bati ekingo dio Ordiziako gaztediak. Aro berri horri begira, ordiziarren babesa eta laguntza ezinbestekoa izango dIRelako, hona hemen Ordiziako Gazte Asanbladaren gutuna herritarrei:


Kaixo lagunak:
Azken aldi honetan Ordiziako Gaztetxearen eraikinaren inguruan Ordiziako Gazte Asanbladak hartu dituen erabakien berri emateko asmotan jotzen dugu guztiongana. Urte askotan zehar eraikina gaizki zegoela uste bagenuen ere, duela hilabete batzuk Ordiziako Gaztetxearen egitura nola zegoen aztertzeko beharra agertu genuen Ordiziako Gazte Asanbladako kideok.
Hau guztia gauzatu ahal izateko, Ordiziako Udaleko teknikariekin jarri ginen harremanetan eta gaztetxearen egitura aztertzeko eskaria egin genuen.
Ordiziako Udalaren laguntzarekin, egituraren azterketa burutu zen eta eraikinaren egoera ezegokia zela ikusita, Ordiziako Gazte Asanbladako kideok 26 urtetaN gure etxea izan dugun Gaztetxea, hustu eta bertatik ateratzeko beharra ikusi dugu, eraikina bota eTa garai berri honi ilusio berriekin eutsi asmoz.
Ilusio hauek garatu ahal izateko, beste gaztetxe baten beharra ezinbestekotzat jotzen dugu. Ordiziako Udalarekin harremanetan egonik, eta aurrerantzean adostasun batera iristeko esperantzarekin, beste gaztetxe bat bilatzeko lanetan hasi gara elkarlanean. Izan ere, dugun gogo era indarrari ezin zaio ihes egiten utzi.
Gaur arte izandako babes eta laguntza guztiak asko izan badira ere (ezin dugu ahaztu urriaren 22an, 25. urtemugan, eskua luzatu zenuten guztien laguntza), orain inoiz baino indar gehiago beharko dugu. Ez dira une errazak izango, baina prest gaude guzti honi aurre egin eta denen artean gaztetxe berri bat sortzeko. Horretarako, irailetik aurrera asanblada irekiak antolatuko dira. Adi deialdiei!
Denbora luze honetan, herriak kulturalki eta sozialki izan dituen hutsuneak bete ditu Ordiziako Gaztetxeak, eta betetzen jarraituko du. Garai gogorrenetan ere, bertan bildu eta antolatzeko baliagarria izan da, baita jaia eta festa egiteko ere. Horri eutsiz, 26 urte eta segi aurrera!

HERRI BAT GAZTETXE BAT
ORDIZIAKO GAZTE ASANBLADA
ORDIZIAKO GAZTETXEA

0 comentarios :