Kukutza III gaztetxearen defentsan ekiteagatik, epaiketa ugari jarri dira martxan. EAJ-k CABISA-ren abokatuak ordaintzen ditu, epailea aurrez aurretik aukeratu zuten eta okupazioa zein elkartasuna kriminalizatu nahi dute.

EKIN OKUPAZIOARI! BILBO OKUPATZERA GOAZ!!!

2012-05-29

Zaharrak berri

Bihar 2 ertzain epaituko dituzte Bilbon, atxilotu bati timpaoa apurtzeagatik. Datorren astean, Hamburgoko bi kide epaituko dituzte ere kontainer bat erretzea egotzita. 

Kukutza III gaztetxeko hustuketan poliziak erabili zuen bortizkeria jasan zuten pertsonek:

  • Rodolfo Ares Barne sailburuaren betiko gezurrak salatu nahi ditugu, bai jarri ziren salaketa kopuruaren inguruan zein 2011ko irailaren 21-23 egunetako gertakarien inguruan.

  •  Poliziaren bortizkeriaren ondorioz 80 pertsona baino gehiagok erasoak jasan zituzten eta hogeitahiruk epaitegietan salatu genituen argazkiak eta bideoak froga gisa atxikituz.

  • Ez da egia karga polizialak manifestarien erasoei erantzuna izatea. Ertzaintzak jendea jipoitu zuen goizeko 5:30etatik aurrera eta poliziek gertakizunak ezeztatzea nahikoa da epailearentzat, haiek inpunitate osoz jokatuz.

Honengatik guztiagatik datozen epaiketa faltsuak ere salatzen ditugu, zeinen helburu bakarra elkartasun adierazpenak kriminalizatzea da. 

Gora gaztetxeak!
Gune askeak defenda ditzagun!