Kukutza III gaztetxearen defentsan ekiteagatik, epaiketa ugari jarri dira martxan. EAJ-k CABISA-ren abokatuak ordaintzen ditu, epailea aurrez aurretik aukeratu zuten eta okupazioa zein elkartasuna kriminalizatu nahi dute.

EKIN OKUPAZIOARI! BILBO OKUPATZERA GOAZ!!!

2012-05-25

Arartekoak Aresi kaskarrekoa

Egun hauetan Kukutzari buruz hitzegingo da. Bai Arartekoak atera duen txostenagatik, bai hurrengo ekainaren 6an Hanburgoko Rote Flora gaztetxeko bi lagun epaituko dituztelako Errekalden beraien elkartasuna adierazteagatik.

Arartekoak argitaratu berri duen txostenak, Aresen poliziak Kukutzako desalojo eta eraisketan izan zuen jarrera askoz hobeagoa izan zitekeela dio, hala nola "artzainen" ekintzak desproportzionalak izan zirela. Arartekoak jaso zituen kexuak eta salaketak ugari izan zirela nabarmendu du eta Barne sailari ikerketa sakonago bat burutzea eskatu dio.

Bestalde, sailburuak dio horrelako kaskarrekoak ertzaintzaren irudi publikoa desitxuratzeko erabiltzen direla eta ezin direla onartu.

Guk gure partez uste dugu Poliziak politikarien, mandatarien eta aberatsen interesak babesten dituztela soilik, eta herriak horiei aurre egiten dionean erasoten dutela. Ertzaintzaren ekintzek inpunitatea duten bitartean, horien buruzagien zein mandatarien esanek ez daukate batere zilegitasunik. Horrela gauzak, Kukutza III gaztetxearen desalojoan eta azken grebetan ertzaintzaren ekintzak txalotzeak, "Pitu"-ren hilketari ateak ireki zizkion. Ta gero ezta beraien ardura onartu.

Polizia gutxiago!
Kultura gehiago!

Adi hurrengo mobilizazioetara, ekainak 6ko goizan Bilboko epaitegietan!!!

Zapore onekin geratzeko, hona hemen Ares-en autodefentsa tailerra(via Monty Pithon).


0 comentarios :