Kukutza III gaztetxearen defentsan ekiteagatik, epaiketa ugari jarri dira martxan. EAJ-k CABISA-ren abokatuak ordaintzen ditu, epailea aurrez aurretik aukeratu zuten eta okupazioa zein elkartasuna kriminalizatu nahi dute.

EKIN OKUPAZIOARI! BILBO OKUPATZERA GOAZ!!!

2011-09-01

IKASTURTE BERRIA HASTERA GOAZ!!!


Fenix hegaztia ere Kukutzaren alde

eus

Azkenengo asteotan Aste Nagusian jo ta ke ibili eta gero udako azken egunak datoz, eta horiekin bat oporraldiaren bukaera. Baina gure egoera ez da asko aldatu: desalojo eta botatze arriskua indarrean dirau, horretarako agindua hirigintzako zuzendariaren mahaigainean jarraitzen du sinaduraren zain, CABISAk espekulatzen jarraitu nahi du eta alkateak ez du herriaren Kukutza salbatzeko hotsa entzuten. Horregatik, asteazkenero 20:00etan Ametzolako tren geltokiaren sarreran elkartzen jarraituko dugu, horregatik , erresistentzia brigadak berrindartzearen beharra (kukutzabrigadak@gmail.com).

Hala ere, Kukutzaren asmoa erresistentzian jardutea baino haratago doa. Izan ere, urtero Kukutzak eskaintzen dituen tailer eta aktibitate mordoaz aparte ilusio eta proiektu berrietara irekita gaude!

Amets berriei forma ematen hasi gara eta azkenengo hilabetetan guretzat hain garrantzitsu izan den jendartearen babesari, eragile eta pertsona ezberdinen atxikimenduei lekua eman nahi diegu. Horregatik zuen proposamenei bide emateko aukera luzatzen dizuegu, horretarako, zuen proiektua kukutza@gmail.com-era edota gaztetxera zuzenean helaraztera animatzen zaituztegu!

Esan bezala, kurtso honetan ere “ikastaro trinkoak” izango ditugu:

• ASTEAZKEN TXIKIAK!!!
• AUTOGESTIO IKASTAROAK
• BARAZKI JANTOKI HERRIKOIA
• ELKARGUNEA-BARRA
• ETXEBIZITZA KOOPERATIBA
• EX # PRESA Antzerki Lokala
• GAZTE ASANBLADA
• HARTU NAHI DUZUNA
• HOR KONPON!!! Ikuskizun leihaketa
• IZARRA GARAGARDOA
• K.SETA serigrafi tailerra
• KOBLAKARI
• KUKUTZA ESKALADA TALDEA K.E.T.
• KUKUTZAKO DANTZAGUNEA
• LIBURUTEGI SOZIALA
• MUSIKA LOKALA

Partehartu, disfrutatu, eta Kukutza III zeureganatu! Ikasturte honetan ere, kultura gehiago, antolakuntza gehiago, autogestio gehiago, partehartze gehiago, Kukutza gehiago!!!

Info +:
Iturrigorri /k 1, Errekalde
48002 Bilbo Bizkaia
www.Kukutza.tk

------------------------------------

cas

Después de Aste Nagusia llegan los últimos días del verano, y con ellos, el fin de las vacaciones. Pero nuestra situación no ha cambiado mucho: El peligro de desalojo y derribo continúa, la orden para ello sigue en la mesa del director de urbanismo a la espera de su firma, CABISA quiere continuar especulando y el alcalde no quiere escuchar la voz del pueblo que desea salvar Kukutza. Por ello, seguiremos concentrándonos todos los miércoles a las 20:00en la estación de tren de Amezola, por ello, la necesidad de reforzar las brigadas de resistencia (kukutzabrigadak@gmail.com).

Sin embargo, la intención de Kukutza es ir más allá de continuar en resistencia. De hecho, aparte de todas las actividades y talleres que Kukutza ofrece cada año estamos abiertas a nuevos proyectos!

Hemos empezado a dar forma a nuevos sueños y nos gustaría ofrecer un lugar a todas aquellas personas y organizaciones que nos han dado su apoyo (para nosotras tan importante) a lo largo de los últimos meses. Por eso, os animamos a que enviéis vuestras propuestas y proyectos a kukutza@gmail.com o al gaztetxe directamente!

Como ya hemos dicho, este curso también tendremos nuestras actividades “troncales”:



• ASTEAZKEN TXIKIAK!!!
• AUTOGESTIO IKASTAROAK
• BARAZKI JANTOKI HERRIKOIA
• ELKARGUNEA-BARRA
• ETXEBIZITZA KOOPERATIBA
• EX # PRESA Antzerki Lokala
• GAZTE ASANBLADA
• HARTU NAHI DUZUNA
• HOR KONPON!!! Ikuskizun leihaketa
• IZARRA GARAGARDOA
• K.SETA serigrafi tailerra
• KOBLAKARI
• KUKUTZA ESKALADA TALDEA K.E.T.
• KUKUTZAKO DANTZAGUNEA
• LIBURUTEGI SOZIALA
• MUSIKA LOKALA

Participa, disfruta y haz tuyo KukutzaIII! Este curso, más cultura, más organización, más autogestión, más participación, más Kukutza!!!

Info +:
Iturrigorri /k 1, Errekalde
48002 Bilbo Bizkaia
www.Kukutza.tk