Kukutza III gaztetxearen defentsan ekiteagatik, epaiketa ugari jarri dira martxan. EAJ-k CABISA-ren abokatuak ordaintzen ditu, epailea aurrez aurretik aukeratu zuten eta okupazioa zein elkartasuna kriminalizatu nahi dute.

EKIN OKUPAZIOARI! BILBO OKUPATZERA GOAZ!!!

2011-06-21

KUKUTZAREN ALDEKO LIPDUB



Orain dela pare bat hile udaltzaingoak gaztetxera etorri ziren. Ostirala zen, goizaldeko ordu biak, usurpazio salaketa baten berri eman eta horren ondorioz eraikinean zeudenak identifikatzea zen asmoa.

Cabisa, orain 17 urte eraikina erosi eta gaur egun arte inongo ardurarik agertu ez duen eraikin enpresak salerosketa askeko etxebizitzak egin nahi ditu, Errekalde auzoak behar ez dituen arren.

Gau horretan identifikatutako pertsonak zirkorako materialak deskargatzen ari ziren eta oraingoz ez dituzte deitu deklaratzen joateko. Epaiketa prozesua hasi barik dagoela esan leike, baina badakigu Cabisa bere helburua betetzeko aurrerapausuak egiten ari dela, Kukutza hustu eta berau botatzea, hain zuzen be.

Honegatik guztiagatik, pasadan igandean gaztetxe osoa zeharkatu duen LIP-Dub bat grabatu egin dugu, solairuz solairu, hain handia den etxe baten zer mugitzen den ikustqarazteko. Bideoaren grabaketa abesteko eta dantzatzeko Errekaldera hurbildu diren 500 pertsonen laguntzari esker burutu da, Kukutza Gaztetxea denok garelako.

Honez gain, sinadura eta atxikimenduak biltzeko kanpaina egiten hasi gara, Kukutzak inoiz baino gehiago behar duelako jendearen laguntza, urte luzeetan Errekalde zein Bilbo mailan beragaz lanean egondako mundu guztiaren laguntza, danok garelako Kukutza.

Momentuz, lanean jarraituko dugu, geure proiektu eta ilusioak eraikitzen, 13 urte hauetan egin dugun su eta indar berberagaz.

Eskerrik asko parte hartu duzuen guztioi!!!

Kukutza zutunik!

0 comentarios :