Kukutza III gaztetxearen defentsan ekiteagatik, epaiketa ugari jarri dira martxan. EAJ-k CABISA-ren abokatuak ordaintzen ditu, epailea aurrez aurretik aukeratu zuten eta okupazioa zein elkartasuna kriminalizatu nahi dute.

EKIN OKUPAZIOARI! BILBO OKUPATZERA GOAZ!!!

2011-05-31

ERREKALDEKO JAIETARAKO KONTZERTU LOTUAK


Hilabete eskasa falta zaigu auzoan jaiak hasteko, eta egitaraua iada bete-beterik daukagu!

Urtero bezala, Eskalada txapelketa herrikoia, grafiti erakusketa, goitibeherak, eguneroko bazkari herrikoiak, gazte egun mundiala, eskupilota txapelketa, dantzak, VI.Kale antzerki zikloa, kalejirak, umeentzako tailerrak, Dantzakzioa, Zirku gala, antzerkiak kontzertuak eta auskalo zer geihago!

Loturik dauden kontzertuak:

Ekainak 25, plazan, CHE SUDAKA(Argentina-Colombia) + CANTECA DE MACAO + RES ABSTRAKTA. Ostean gaztetxean DJ Stanbul

Ekainak 30, Gazte eguna. gaztetxean, SKASTI(Zarautz)

Uztailak 1, gaztetxean, SPLIT 77(Bilbo) +DONDERHOND(Belgika)

Uztailak 2 , gaztetxean, KODIGO NORTE(Gasteiz) + LA BHANDA DEL PATIO(Bilbo) + SELEKTAH STEPI(Irun)

Uztailak 3, gaztetxean, TOXIKAS + DESPREZIO + HKP2

0 comentarios :