Kukutza [euskaraz]
Pasaden ostiralean, apirilak 15, goizaldeko ordu bitan udaltzain talde bat gaztetxeko atean aurkeztu zen 6. instrukzio epaitegiaren idazki batekin. Bertan, udaltzaingoari eskatzen zaio Kukutzako eraikinean nor bizi den iker dezan geroko jarraipideen hasiera gisa.
Guzti hau momentu horretan Kukutzatik ateratzen ziren 3 pertsonei helarazi zieten, hauek identifikatuz eta soilik idazkiaren 1.go orrialdeari argazki bat ateratzen utziz. Bertan ikus daiteke salaketaren eragiletzat Cabisa enpresa, Barakaldon egoitza duen konstruktorea.
Kukutzatik eskatzen dugu egoera honen aurrean aditasuna mantentzea eta egoera honen kontra aurkeztuko ditugun ekintzetarako prest egotea. Ez dugu alarma sortu nahi salaketaren informazio osoa oraindik jakiteke dago eta, baina ez ditugu besoak gurutzatuko egoera honen aurrean eta beharrezko neurriak hartuko ditugu Kukutza proiektuaren legezkotasuna eta jarraipena babestuz.
0 comentarios :
Publicar un comentario