Kukutza III gaztetxearen defentsan ekiteagatik, epaiketa ugari jarri dira martxan. EAJ-k CABISA-ren abokatuak ordaintzen ditu, epailea aurrez aurretik aukeratu zuten eta okupazioa zein elkartasuna kriminalizatu nahi dute.

EKIN OKUPAZIOARI! BILBO OKUPATZERA GOAZ!!!

2011-03-10

ERREKALDEKO GAZTE ASANBLADA



Errekaldeko Gazte Asanblada 2010eko abenduaren hasieran Bilboko Errekalde auzoko hainbat gazteek antolatutako kolektiboa gara. Asanblearismoan oinarritzen dugu gure barne funtzionamendua eta autogestioan gure kudeaketa.

Gazte kolektibo honen helburu nagusiak, gazte problematikaren orokortasunaren baitan kokatzen dira. Hortaz, honen lan eremua, gazteek kolektibo gisa dituzten arazoen zerrenda bezain zabala izan daiteke: kultura eta aisialdi alternatiboak sortzea, etxebizitza eskubidea borrokatzea, prekarietatea salatzea, hizkuntz eskubideak... Gazteriak bizi duen egoeraren salaketarekin batera, honen aldaketarako alternatibak landu ohi ditugu.

Alternatibotasun hau sistema ezarriaren aurkako jarrera bilakatzen da; honek dauzkan osagai guztiak barne direlarik (kapitalismoa, matxismoa, espekulazioa, ustelkeria...).
Normalean barikuero batzen gara Errekaldeko Kukutza gaztetxean asanbladan eztabaidatzeko, eta hona etortzera gonbidatzen zaitugu.

Gogoratu:

BARIKUERO, 19:30-ETAN KUKUTZA GAZTETXEAN

Kontaktatzeko egin klik

0 comentarios :