Kukutza III gaztetxearen defentsan ekiteagatik, epaiketa ugari jarri dira martxan. EAJ-k CABISA-ren abokatuak ordaintzen ditu, epailea aurrez aurretik aukeratu zuten eta okupazioa zein elkartasuna kriminalizatu nahi dute.

EKIN OKUPAZIOARI! BILBO OKUPATZERA GOAZ!!!

2011-03-09

Bilbogune kolektiboen merkatua



Bilbogunea osatzen dugun gizarte eragileok, kalea gure esparru naturala dela uste dugu. Horregatik, kalean elkartu, erakutsi, eztabaidatu, saldu, borrokatu, bizi, egon, konpartitu, gozatu…. nahi dugu gurekin urteetan zehar elkarlanean zaudeten guztiekin. Helburu hori betetzeaz gai, gure elkarte-mugimendua ikustarazi eta gure diskurtsoak gizarteratu nahi ditugu, baina baita gure “produktuak” saldu, zergaitik ez?

Batzuk euren independentzia ekonomikoa bermatzeko autogestiorako sortzen dituzten materialak, beste batzuk argitaratzen dituzten aleak ezagutarazteko,… Azkenean, bestelako Bilbo eraikitzeko, kontrainformazioa eta eredu alternatiboak erakutsi eta irakatsi behar dira. Eta indarrak biltzen ditugunean, astindua eraginkorragoa izan ohi da.

Ikuspuntu horretatik abiatuta, 2010ko martxoan lehenengo Bilbogune-Kolektiboen Merkatua ospatu genuen, eta arrakasta ikusita urtero hiru merkatu ospatzea erabaki genuen, bigarrena 2010ko ekainean izanik, hirugarrena 2010ko urrian izan zen. Iada IV. edizioa prestatzen gabiltza: 2011ko Matxoaren 12an izango da.

Zure elkarteak oraindik ez du parte hartzen? Plataforma honekin bat egin nahi baduzue idatzi hurrengo e-postara: bilbogune.merkatua@gmail.com

11:00: Txupinazoa eta manifestuaren irakurketa Etxeko Langileen esku.
11:00.12:00: Emakumea, lana eta iraunkortasuna Tailerra.
12:30-13:30: “La marcha mundial de las mujeres, capítulo Brasil” izeneko hitzaldia.
14:00-15:00: Inmigrazio Tailerra.
15:00: Bazkaria (Colectivo Antiespecistak eskeinitako bazkari beganoa).
17:00: Plataforma Tirante-ren ikuskizuna.
18:00-20:00: Kontzertua, Las Sexpeares (Punk & Rock Taldea).

Beraz, animatu eta etorri, kalea gurea dalako eta berreskuratu egingo dugulako
Informazio gehiago Bilboguneko webgunean: http://bilbogune.blogspot.com/

0 comentarios :