Kukutza III gaztetxearen defentsan ekiteagatik, epaiketa ugari jarri dira martxan. EAJ-k CABISA-ren abokatuak ordaintzen ditu, epailea aurrez aurretik aukeratu zuten eta okupazioa zein elkartasuna kriminalizatu nahi dute.

EKIN OKUPAZIOARI! BILBO OKUPATZERA GOAZ!!!

2010-12-03

Wikileaks




Zer da Wikileaks, eta zer gertatzen ari da munduan web orrialde horrekin?


WikiLeaks
edo Wikileaks (WikiFiltrazioak esan nahi du ingelesez) beste modu batean eskuraezinak izango liratekeen txosten anonimoak eta filtratutako dokumentuak argitaratzen dituen web gunea da. Gainera, iturrien anonimatua bermatzen du. The Sunshine Pressek sortu zuen 2006an, eta geroztik web gunea kudeatzen du. Bere sorreratik, 1,2 milioi dokumentu baino gehiago argitaratzea lortu du.

Azken egunetan, komunikabide orok gai honetaz jorratzen ari da, milaka artxibo desklasifikatu dituzte zeinek E.E.B.B. etako beste nazio batzuekin dituzten harremanak zalantzan jartzen dituztenak. Artxibo hauek ere, E.E.B.B. etako akzio militar batzuk salatzen dituzte, adibidez, Irak-en Jose Couso kazetari espainarra erahil zuteneko akzioak, eta nola gobernu espainolak bazekien gertatuko zena.

Gaur, abenduaren 3an, ugari dira gobernu ezberdinek Wikileaks-en kontrako eramaten ari diren akzioak:

-Kanadako gobernuko buru batek, Julian Assange (Wikileaks-eko sortzailea) norbaitek erahil behar zuela esan zuen "txantxetan".

-Gobernu ingelesak eta InterPol-ek Julian Assange-en kontrako atxilotze agindu bat bota du, sexu-delitu bat ezarriz.

-Gaur ere, Wikileaks-eri bere web orrialdea eskegitzeko lekua ematen zion enpresak, bertan behera utzi du babes hori, eta ondorioz, web orrialdea bota dute.

Estatuek badakite gaizki egiten dutela. Eta herritarrok ere badakigu gaizki egiten dutela. Orain, Wikileaks-ek mahai gainean jartzen du denok dakiguna baina frogatu ezin dezakeguna, eta horregatik gobernuak mezularia hil nahi dute.

Hala ere, Julian Assnageék dio, interneten deskargatzeko dagoela 1,39 gigabyteko artxibo bat , zeinean milioika dokumentu klasifikatu daudela. Zerbait pasatzen bazaio bere laguntzaileek, desblokeatzeko klabea botako dute eta "Pandoraren Kutxa" hori ireki ahal izango da.

0 comentarios :