Kukutza III gaztetxearen defentsan ekiteagatik, epaiketa ugari jarri dira martxan. EAJ-k CABISA-ren abokatuak ordaintzen ditu, epailea aurrez aurretik aukeratu zuten eta okupazioa zein elkartasuna kriminalizatu nahi dute.

EKIN OKUPAZIOARI! BILBO OKUPATZERA GOAZ!!!

2010-12-02

BARAKALDOKO GAZTE ASANBLADAREN DESALOJOAREN OSTEKO KOMUNIKATUA



Atzo, abenduak 1, goizeko 7 t´erdiak aldera, Barakaldoko udaltzaingoaren eskutik, Oleta Gaztetxea desalojatu dute. Gaztetxearen zenbait ate, horma eta leihoak hausten eta auzokideen arabera, bortizki sartu dira gaztetxean, bai eraikin handian bai ondoan dauden bi etxetxoetan.

Barakaldoko Gazte Asanbladaren izenean, gazteon aurkako hamaikagarren jazarpen hau salatu nahi dugu. Kolore desberdineko poliziak, indar erakustaldi faxista bat aurkeztu dute herrian, bai gazteon lana hautsi nahian bai bere jarrera harroputza plazaratzen. Beraz, udal jaun-andre faxistok birgogoratu nahi dizuegu herri honetako zein Euskal Herriko gazteriak, sistema kapitalista, zapaltzaile eta errepresibo honen aurrean tinko jardungo duela. Gazte Asanbladak hainbat alditan adierazi eta demostratu duen bezala, sineste sendoa dauka gazteon beharrizanei alternatiba errealak eskaintzeko.

2007ko Martxoaren 21ean, autogestioaren eta erresistentziaren sinbolo zen Dorretxea birrindu zeniguten. Iaz, zehazki, Abenduaren 1ean, San Bizente auzoan zegoen Makala eta atzo, Oleta Gaztetxearen aurkako basakeria pairatu genuen. Baina apurtu dituzuen horma zein kristal bakoitzeko gure proiektuaren indarrak gogortzen dira. Indar horiek, gainera, badute beren ondorioak: ERANTZUNA. Esan bezala, batzuek hilik ikusi nahi dituzten kaleak bizitasunez betetzen ditugu, Barakaldori ematen diozuen ustel usaina Gazte Asanbladaren askatasun irrikarekin egiten diogu aurre eta. Honela izan da orain arte eta honela izango da aurrerantzean.

Bukatzeko, dei egin nahi diegu Barakaldoko eta Euskal Herriko gazteei, bai gazteon aurka zuzenean, bai gure proiektuen aurkako (edozein izanda ere) erasoei dagokien neurrian erantzun, eta antolakuntza eta borrokaren bitartez erantzutera.

DESALOJORIK EZ!
OLETA GAZTETXEA AURRERA!

MOBILIZAZIOAK:
Osteguna, 2
20:00etan Manifestazioa (Bide Onera plazatik)
Ostirala, 3
11:00etan Prentsaurrekoa (Udaletxearen aurrean)
20:00etan Manifestazioa (Bide Onera)