Kukutza III gaztetxearen defentsan ekiteagatik, epaiketa ugari jarri dira martxan. EAJ-k CABISA-ren abokatuak ordaintzen ditu, epailea aurrez aurretik aukeratu zuten eta okupazioa zein elkartasuna kriminalizatu nahi dute.

EKIN OKUPAZIOARI! BILBO OKUPATZERA GOAZ!!!

2010-12-10

Kukutza gaztetxeari buruzko dokumentala



Durangoko azoka izan dugu azkenengo "zubian". Bertan euskal liburu eta disken artean produktu bitxi bat aurkitu ahal izan dugu. Kukutza III gaztetxeari buruzko dokumental bat banatu egin da bai azoka ofizialean zein alternatiboan 10€tan.
Orain dela urte bat, "Komunikatuz" ekoizleak dokumental baten sorkuntza proposatu zigun , zeinek Kukutza gaztetxeko alternatiba kulturala azalduko zuena. Proposamen hau udaletxeak auzoko barrutiaren bidez antolatzen duen dokumental tailer baten baitan agertzen da. Gaztetxeko asanbladak baietz esan zuen beti ere beraren filosofia oinarritzat hartzen bazen kaleratzeko momentua iristen bazen. Eguzki Bideoak-eko jendea gurekin kontaktuan jarri ziren dokumentala lortzeko eta dirudienez, guk baino lehenago lortu egin zuten.

Guzti honen artean, Kukutzako asanbladak etzekien Durangoko Azokan dokumental hau bananduko zenik ezta zein kondiziotan egingo zenik. Uste dugu hiru parte hartzaileon arteko komunikazioan hutsune handi bat izan dela eta horrek gaizki ulertuetara eraman gaituela.

Guzti honekin ez dugu ez Eguzki Bideoak-en zein Komunikatuz-en lana gaitzetsi nahi, uste dugu lan ederra egiten dutela biek jendartearen eta kolektibo zein borroka ezberdinen dokumentalak kaleratzen. Baina uste dugu beharrezkoa dela azaltzea, Kukutza gaztetxeak ez duela dokumental hori ekoiztu eta banatu eta beraz ez duela Kukutza gaztetxearen proiektuaren filosofia osotasunean islatzen.

Beraz, dokumentala, Kukutza gaztetxearen alternatiba kulturalari buruzkoa da eta ez Kukutza Gaztetxeak berak egindako dokumentala eta bideoaren salmentatik ez dugula dirurik hartzen. Hala ere, dokumentala creative commons lizentziapean dago eta edonork kopiak egin ditzake berataz gozatzeko.

0 comentarios :