Kukutza III gaztetxearen defentsan ekiteagatik, epaiketa ugari jarri dira martxan. EAJ-k CABISA-ren abokatuak ordaintzen ditu, epailea aurrez aurretik aukeratu zuten eta okupazioa zein elkartasuna kriminalizatu nahi dute.

EKIN OKUPAZIOARI! BILBO OKUPATZERA GOAZ!!!

2010-11-26

9. KOBLAKARI ZIRKU TOPAKETAK

Abenduaren 3tik 8ra, Zirkuko artisten eta eskuketarien topaketak izango ditugu gaztetxean urtero bezala. Aurtengoa 9. saioa izango da eta tailer zein ikuskizun ugari antolatu dituzte guztion gozamenerako. Besteren artean, umeentzako tailerrak, galak, Pepe Viyuelaren hitzaldia eta Euskalduna jauregiko "Gala Nagusia" dira aurtengo berriak.

Hona hemen topaketen kartela, eta tailer zein ikuskizunen egitaraua. On egin!