Kukutza III gaztetxearen defentsan ekiteagatik, epaiketa ugari jarri dira martxan. EAJ-k CABISA-ren abokatuak ordaintzen ditu, epailea aurrez aurretik aukeratu zuten eta okupazioa zein elkartasuna kriminalizatu nahi dute.

EKIN OKUPAZIOARI! BILBO OKUPATZERA GOAZ!!!

2010-10-27

Euskal Herriko Ibaiak, berde! AHT-rik EZ!







Euskal Herrian zehar ia hogei erreka koloreztatu ditugu harridura sortu duen ekintza ikusgarrian AHTak ibai, akuifero eta erreketan eragiten dituen kalteak salatzeko.

AHTren eraikuntzak akuifero eta ur emari askori kalte egiten die: mendien barrunbeek biltzen dituzten lurrazpiko urak eta iturburuak galtzen dira tunelen zulaketaren ondorioz; ibai eta erreketan (103 zeharkatzen ditu gainazalean) gai kutsakorren isurketak etengabe gertatzen dira; erreken desbideratze eta ubideratzeek inguruneko ekosistemei kalte latza egiten diote obrako betelanak (674 hektarea) eta hondakindegiak (518 hektarea) egiteko.

Hori ikustarazteko agertu dira berdez
Ega, Arga, Zadorra, Aramaio,Deba, Oñati, Arantzazu, Oria, Oiartzun ibaia, Urola, Urumea, Mañaria, Elorrio, Garaitondo, Gobela, Nerbioi eta Ibaizabal
errekak.

Mugitu!mugimenduak gaur goizean Donostian prentsaurrean emandako komunikatuan AHTak akuifero, ibai eta errekei egiten dien hainbat eraso aipatzen dira (2 orri): Ibaiak Bizirik! AHTrik EZ!

0 comentarios :