Kukutza III gaztetxearen defentsan ekiteagatik, epaiketa ugari jarri dira martxan. EAJ-k CABISA-ren abokatuak ordaintzen ditu, epailea aurrez aurretik aukeratu zuten eta okupazioa zein elkartasuna kriminalizatu nahi dute.

EKIN OKUPAZIOARI! BILBO OKUPATZERA GOAZ!!!

2010-10-08

Elkartasuna ez da delitua!



Elkartasuna ez dela delitua jakin badakigu Euskal Herrian bizi garenok. Baina azken urteotan Euskal preso politikoekiko elkartasuna kriminalizatu nahi izan du estatu espainolak eta bere sare mediatikoa, Bilboko udaletxea barne.

Gaur, Espainiako Audientzia Nazionalak, Txori Barrote konpartsako kideak "terrorismoa goraipatzeko" delitu batez absolbitu egin ditu, 2009an txoznan Presoen argazkiak erakustea eta Euskal Herrira hurbiltzea eskatzea ez delako nahikoa biktimak iraintzeko argudiatuz.

Zorionak Txori Barrote konpartsa!

Orain geratzen dena da jakitea zer egingo duen gure Bilboko alkate maiteak Iñaki Azkunak, aurten Kaskagorri eta Txori Barroteri ez dietelako txozna jartzen utzi, terrorismoa goraipatzen zutela esanez.

Azkuna! Elkartasuna ez da delitua!

0 comentarios :