Kukutza III gaztetxearen defentsan ekiteagatik, epaiketa ugari jarri dira martxan. EAJ-k CABISA-ren abokatuak ordaintzen ditu, epailea aurrez aurretik aukeratu zuten eta okupazioa zein elkartasuna kriminalizatu nahi dute.

EKIN OKUPAZIOARI! BILBO OKUPATZERA GOAZ!!!
Mostrando entradas con la etiqueta vbilbo. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta vbilbo. Mostrar todas las entradas

2011-11-17

-V-BILBO [A-19-N; 17:00; UDALETXEA]

ZABALDU // DIFUNDE

HAUSNARTU, EKIN! // REFLEXIONA, ¡ACTUA!

Kolpeka esnatzen gaituzte…

Izan ere, bizi garen askatasun-ilusio horren azpian, herriaren beldur diren horien bidegabekeria, intolerantzia eta zapalketa ageri dira. Ordena eta bakea eskuratuko genuela hitz eman ziguten, eta ahorren truke jarritako prezioa, gure sumisio eta obedientzia isila izan zen. Hala ere, isiltasuna apurtzen goaz eta espekulazio zein ustelkerian oinarritutako mundua agortzen doa, herriaren etorkizunari bide eginez. Horregatik, Kalea hartzeko gonbitea luzatu nahi dizuegu, eraginkorrena eta irudimentsuena den tresna erabiliz. Zergatik ez gara elkar ikusten azaroaren 19an 17:00etan Bilboko Udaletxearen aurrean?


Nos despiertan a golpes…

Y es que debajo de esa ilusión de libertad en la que vivimos se esconde la injusticia, la intolerancia y la opresión de los que temen al pueblo. Nos prometieron orden, nos prometieron paz, y todo lo que recibimos a cambio fué nuestra silenciosa y obediente sumisión. Pero, vamos rompiendo el silencio y se agota el mundo corrupto y de especulación, abriendo camino al futuro del pueblo. Por ello, os invitamos a tomar la calle, utilizando la herramienta más creativa y eficiente que conocemos. ¿Por qué no nos vemos el 19 de Noviembre a las 17:00 en frente al Ayuntamiento de Bilbao?

¡NOS VEMOS EN LAS CALLES!


--

2011-05-16

VBilbo, Maiatzak 21

2011-05-03

VBILBO 2011

Difunde/zabaldu!---GONBITEA

Gaur egun, edozein motatako kontzentrazio, aldarrikapen parodia zein herri bazkariak kalean burutzea, informatu, kartelak jarri edota margoketen bidez salatzea bezala, legez kanpoko ekintzak bihurtu dituzte. Gainera, geroz eta jende gehiago, edozein argudio iraultzailetik urrun dagoen pasibotasunean harrapaturik aurkitzen gara, errealitatetik ihes egin nahian etsipenean erortzen garelarik. Eguneroko errepresioaz izuturik, jazarpenen aurrean ezinean jausten gara, borrokatu ordez. Askatasunaz hitz egitea, kaleetan gure existentzia debekatzen duten bitartean eta egunkariak, irrati libreak edota publikazio alternatiboak isilarazten dituztenean, fartsa bat da! Irailean, Bilboko Udalak Espazio publikoaren ordenantza onartu izana, honen adibide garbia da, dagoeneko isunen bidez martxan jarri dutelarik.

Atera kalera eta pasibotasuna garaitu. Kalea guztiona den heinean, etengabe isilarazitako bozgorailua izan da. Salatu, opatu, oihukatu, dantzatu, gozatu eta gurea dena berreskuratu! Adierazpen askatasuna defenda dezagun! Kolektibo zein pertsona ezberdinei kalea gurea den gune herrikoia bihurtzeko gonbitea luzatzen dizuegu: Bertsolariak, musikariak, malabaristak, dantzariak, antzerkilariak, margolariak, kirolariak etab. Denetarik ekarri, ikurrak, kartelak, pegatinak, musika tresnak eta burutzen zaizuen guztia, izan gaitezen sortzaile eta zuzenak. Eta maiatzaren 21ean [larunbata] Bilbon [Gran Via], arratsaldeko 17:00etan elkar ikusten bagara?

INVITACIÓN

Hoy en día, realizar en la calle cualquier tipo de concentraciones, parodias reivindicativas, comidas populares, al igual que infomar, poner carteles o denunciar mediante pintadas, las han convertido en acciones delictivas. Además, cada vez somos más gente atrapada en una pasividad que envuelve cualquier razonamiento rebelde, asumiendo actitudes fatalistas ante situaciones injustas. Permanecemos impotentes ante la opresión, en vez de luchar contra ella, atmorizadxs por la represión cotidiana. ¡Hablar de libertad y prohibir nuestra existencia en las calles, asi como censurar periódicos, radios libres y publicaciones alternativas, es una farsa! La ordenaza del espacio público aprobada por el Ayuntamiento de Bilbao desde septiembre y puesta en marcha mediante multas, es el ejemplo vivo de todo esto.

Sal a la calle y desafia la pasividad. La calle es de todxs, el altavoz de las exigencias continumente silenciadas. Recuperemos el espacio que nos roban. ¡Denuncia, celebra, grita, canta, baila, disfruta y reivindica. Defiende la libertad de expresión! Convocamos a todxs los colectivos sociales, personas, artistas, musicxs, malabaristas, dantzaris, teatrerxs, pintorxs, bertsolaris, txarangas, kirolaris, etc. a convertir la calle en nuestro espacio popular. Traeros de todo, banderas, cartles, pegatinas, intrumentos y todo lo que se os ocurra, seamos creativxs y directxs. ¿Que os parece si nos vemos el 21 de mayo [sabado] en Bilbo [Gran Via] a las 17:00 de la tarde?
--
vbilbo.tk

2010-10-06

PLANOETATIK KALERA

Euskadiko Gazteriaren Kontseiluak, Ekainean egin zituen jardunaldien ostera, publikazio bat atera du, horietan hitzegin zenarekin. Jardunaldi horiek Hirigintza, espazio publikoa eta parte hartzea zuten gaitzat, eta zenbait arkitekto, plataforma eta kolektibo hartu zuten parte. Bilboko Okupazio Mugimenduak ere parte hartu zuen, VBilbo ekimena azaltzen. Hemen daukazue publikazioa deskargatzeko aukera jardunaldietan egn ziren hausnarketekin.

2010-05-18

V

Adierazpen askatasuna, bizitza, irudimena, maitasuna, borroka...eta Poliziek harri eta zur.

Hori da Maiatzaren 15ean izan genuenaren laburpentxoa. hona hemen argazki batzuk. on egin, zorionak, eta hurrengora arte!!

Soniko argazkilaria


Bilboko Brankak ateratako argazkiak

ETA LAISTER BIDEOA.

2010-03-10

Vendetta berriro

Orain dela bi hilabete gure posta elektronikora "V for Vendetta" ko filmaren irudia erabiltzen zuen bideo bat iritsi zitzaigula. Ez genekien hori serioa zen edo txantxetan. Orain badirudi jendea animatzen hasi dela eta bideoak eta argazkiak bidaltzen dituztela. Hona ba azkena:

2010-01-04

Egia ala broma?

Kuriosoa da behintzat gure emailera iritsi zaigun bideoa. Egia bada, kristona montatu daiteke!!