Kukutza III gaztetxearen defentsan ekiteagatik, epaiketa ugari jarri dira martxan. EAJ-k CABISA-ren abokatuak ordaintzen ditu, epailea aurrez aurretik aukeratu zuten eta okupazioa zein elkartasuna kriminalizatu nahi dute.

EKIN OKUPAZIOARI! BILBO OKUPATZERA GOAZ!!!
Mostrando entradas con la etiqueta proiektu. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta proiektu. Mostrar todas las entradas

2010-11-19

KUKUTZA PROIEKTUKO 14 URTETAKO ARGAZKIAK

Interneten eskegi ditugu iada, gure artxiboan zeuden argazki pilo. Gure asmoa, dauzkagun dokumentu guztiekin bideo bat edo zerbait egitea litzateke. Momentuz, argazkiak eskegitzen ari gara, gizarteak zer egin eta egiten dugun jakin dezan. Txalet de hiedra, Kukutza I, Kukutza II, hainbat desalojo eta erregistro, ekintzak, Okupazio kongresua, topaketak, kalejirak, kontzertuak, medioetan agerraldiak...

Argazki guztiak, bideoak, musika eta akordioak, "DESKARGATZEKOAK" atalean izango dituzue nahi izanez gero.

On egin!


kukutza 14 urteko argazkiak



Kukutza IIIko argazkiak

2010-01-27

Pintxo Poteo jaia


Ostiral honetan urtarilaren 29, Pintxo poteo jaia ekingo dugu Kukutza-kideon artean.
Proiektu bakoitzak pintxo eta pote bat egingo du beste kideentzat eta proiektuaren azalpentxo bat egingo du(funtzionamendua, gestioa, helburuak..)
arratsaldeko 19.00ak aldera hasiko dugu.