Kukutza III gaztetxearen defentsan ekiteagatik, epaiketa ugari jarri dira martxan. EAJ-k CABISA-ren abokatuak ordaintzen ditu, epailea aurrez aurretik aukeratu zuten eta okupazioa zein elkartasuna kriminalizatu nahi dute.
EKIN OKUPAZIOARI! BILBO OKUPATZERA GOAZ!!!
PORTUGALETEKO KOSKOENEA GAZTETXEA DESALOJATZEN ARI DIRA.
Gaur 20:00etan manifestazioa azoka zaharretik; adi hurrengo mobilizazioei!!!
Zallako gaztetxeari su eman diote...EZ DUGU ERASO GEHIAGORIK ONARTUKO!
Ekainak 10, Ostirala 19.30tan Zallako Euskadi plazatik MANIFESTAZIOA
Gaur, Gipuzkoako Audientziak, lau Guardia Zibil espetxera kondenatu ditu, Igor Portu eta Matin Sarasola, ETAko kideen kontra egindako torturengatik.
Bere momentuan, Alfredo Perez Rubalcabak, atxiloketa indartsua izan zela esan zuen eta ez zirela tratu txarrik egon esan zuen.
Gaur da momentua, Estatuak esaten dituen gezurrak azalera agertzen direla.
El Pais egunkariko abenduaren 29ko berria
Hona hemen Rubalcaba-k bere momentuan esandakoa.
Igarotako martxoaren 27an, eguerdiko hamabiak aldera, Portugaleteko Gazte Asanbladak deituta 100 gaztek okupazioaren aldeko kalejira burutu zuten udalerriko alde zaharreko kaleetan barrena. Manifestazioa bukatuta, Koskojales kalean kokatuta dagoen, eta urteak hutsik zeramatzan, etxebizitza bat okupatu dute. "2 urte luze daramatzagu kalean, alternatibak eraikitzen, gurea ere den herria eraldatzen. Hamaika ekintza burutu ditugu (Solstizio gauak, bideo-emanaldiak, hitzaldiak, kalejirak…), baina hauekin jarraitzeko ezinbestekoa dugun lanabesa GAZTETXEA da" adierazi dute PGA-ko kideek. Dagoeneko eskuratu dute bidean lagungarria izango duten tresna: "koskoenea gaztetxea"...Zorionak Portuko gazteria!
jatorria:
herrikolore.org