Kukutza III gaztetxearen defentsan ekiteagatik, epaiketa ugari jarri dira martxan. EAJ-k CABISA-ren abokatuak ordaintzen ditu, epailea aurrez aurretik aukeratu zuten eta okupazioa zein elkartasuna kriminalizatu nahi dute.

EKIN OKUPAZIOARI! BILBO OKUPATZERA GOAZ!!!
Mostrando entradas con la etiqueta konpartsak. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta konpartsak. Mostrar todas las entradas

2012-07-20

#AZKUNAGLOTOIAK KONPARTSERO EGUNA ARENALEAN EGITEA DEBEKATU DU




Berroren Udal Gorentasunak (hemendik aurrera BUG) Iñaki Azkuna Jaunak konpartsero eguna Arenalean ospatzea debekatu egin digu, azken 20 urteetan egin dugun bezalaxe.

BUGek arazo ugari ditu. Lehena, arrazoia eman eta koipetzen ohituta dagoela, horregatik ezin ditu desakordioak jasan, eta kritikak are gutxiago. BUGeri, Konpartsok, Aste Nagusian berak aukeratu duen txikigune eta kontzertuetarako kokapenekin ados ez egoteak mina egin dio, eta gainera publikoki adierazi izanak are mingarriagoa suertatu zaio. Ironia eta txantxa erabiltzeak ere izorratu egin dio. “Munduko Alkaterik onena” izateko bere hautagaitzari buruz barreak egiteak, zaldi-estatua bat eskatzea eta Bilboren izenaren aldaketa eskatzeak bere onetik atera dio.

BUGek, “txirene”a izateaz harro agertzen bada ere, ez du umore handirik, beraz mindu egin da eta zezen baten pare eraso egiten du.
Konpartsok ez dugu ulertzen zer dela eta Udaletxeak gure kontra egiten dituen eraso eta mespretxu etengabeak jasotzen egon behar garen. Bilboko Konpartsakek 1978 urtetik Bilborengatik lanean dagoen taldea da, jai herrikoien alde, kultura, gastronomia, euskara, hiritar balioengatik... 

Aste Nagusia baldin badago Bilboko Konpartsakek sortu izan zuelako da eta urte guzti hauetan bizirik mantendu izan duelako. Bilbon inauteriak baldin baditugu, Bilboko Konpartsakek guztiontzako berreskuratu izan zuelako da. Ehundaka lagun bolondres aritzen gara urte osoan zehar ekimen guzti hauek aurrera ateratzeko, konpartsetan eta Udal Batzorde Mistoan. 

Zergatik egon behar dugu beti susmopean? Zergatik etengabe erasotuak, mespretxatuak eta zigortuak izaten gara? Jakin daiteke zer egin diogun BUGeri horrela tratatzeko?

Hiritarron partehartzea edo eta auto-antolaketaz usaintzen duen edozein gauzak BUGeri negala sortarazten dio. Horregatik txisteratik atera du, hiritarroi kalearen erabilpena lapurtzen digun esparru publikoaren erabilpenerako ordenantza, SAM eta bere lagunen jabetza pribatua izango balitz bezala, haien kuerdakoek edo eta ondo ordaintzen dutenek soilik erabili ahal izateko.

Ba ez BUG ez. Pena handiz, baina ez zaitugu ez dugu men egingo.

Bilboko Konpartsakek 20 urte hauetan zehar, egun hau leku berean ospatzen daramatzagu, umeentzako ekimenekin, bilbotarren artean eusko labeladun elikagaiak banatzen, jaten, edaten, abesten, barre egiten eta dantzatzen. Inolako arazorik sortu gabe. Guztientzako jaia sortzen, hoberen egiten dakiguna da eta horrela jarraituko dugula. Eta badakizu zergatik ez dugun men egingo? Ezin dugulako.

KALEA GUZTIONA DELAKO.

2012-05-11

7. AZKEN KUPELA DANTZA

 

Aurreko edizioetan Kukutza III gaztetxean burutzen zen euskal jaia, aurten Errekaldeko plazan egingo da. Azkunaren bandak gaztetxea eraitsi zuen eta ondorioz, kultura herrikoia garatzeko lekurik gabe geratu ginen auzoan. Hala ere, espiritua hor jarraitzen du eta Kultur Guneak beste talde batzuk lagunduta, 7. Azken Kupela Dantza burutuko du Maiatzaren 12an. 

Ondo pasa!
Txooooootx!!!

2011-08-12

KOMANTXE KONPARTSAREN ASTE NAGUSIRAKO EGITARAUA!!!

2011-03-04

Bilboko Herri Ihauteriak 2011



Martxoaren 5etik 8ra arte, Bilboko ihauteriak izango ditugu Bilbon. Hauxe da egitarau osoa.


2011-01-10

OTSOEN JAIA!!!Au, auuuuuuuuuuuuuuuuuuuuu!!!!


...eta biziki gozatzen dugu
pekatuak burutzen
zeinetatik begirada iheskorrak soilik gordetzen ditugun
eta gure farreak gauean aditzen dira
otso basatien uluen modura.




2010-07-08

BILBOKO KONPARTSEK ERABAKI DUTE... ASTE NAGUSI EZBERDINA BULTZATZEA

Gaurko honetan azalpen oso berezi eta garrantzitsua luzatu nahi dugu, eta eskertuko genizueke ahalik eta fidelena den irakurketa publikatzea.

Ikasturte honen hasieran 2009ko aste nagusian gertatutakoaren inguruko irakurketa egin genuen eta ondorio argi bat plazaratu genuen: Bilboko Udaletxeak erabakitako bi konpartsen aurkako zigorrarekin beste batzuetan bezala urte luzeetan landu eta lortutako eredu herrikoi eta partehartzailearen aurkako jarrera argi bat ikusten genuen. Horrela azaldu genion ere Bilboko herriari eta atez ate gainera, buzoneo bat eginez eta galdera honekin: 2010ean Aste Nagusia izango dugu?

segi irakutzen

2010-02-12

bilboko inauteriak!!


Errekaldeko inauterietan beroketa lanak egin ostean, asteburu honetan badatoz bilboko inauteriak. Asteetako lanaren ( asanbladak, karroza, mozorroa...), ostean heldu dira inauteriak!
Berriro ere bi eredu izango ditugu aurrez aurre:
-udalarena, talonarioan oinarritutakoa.
-konpartsena, herritarren parte hartzean oinarritutakoa.
Zurea da erabakia!
Animatu, konpartsa batean hasi lanean eta ondo pasa!!!!