Kukutza III gaztetxearen defentsan ekiteagatik, epaiketa ugari jarri dira martxan. EAJ-k CABISA-ren abokatuak ordaintzen ditu, epailea aurrez aurretik aukeratu zuten eta okupazioa zein elkartasuna kriminalizatu nahi dute.

EKIN OKUPAZIOARI! BILBO OKUPATZERA GOAZ!!!
Mostrando entradas con la etiqueta gaztetxe eguna. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta gaztetxe eguna. Mostrar todas las entradas

2011-12-07

kukutza gaztetxea. ellos por dinero, nosotras por placer




15 urte pasa dira Kukutza proiektua 1996. urtean jaio zenetik, eta 2 hilabete bete dira Kukutza III gaztetxea hustu eta eraitsi zutenetik.

Ehunaka bizipen zein erreflexio izan dira gaztetxekideon artean. Ez dira guztiak liburu bakar baten sartzen. Baina saiatu gara ahalik eta esfortsu handiena egiten.

Liburua Kukutzako kideen eta Lutxo Egiaren arteko lanari esker idatzi egin da. "Monti"-k maketatu eta Txalapartak argitaratu egin du. Gogo, esfortsu eta izerdi askoren ondorioa da liburu hau.

Liburuak 18 euro balioko ditu eta kolorezko argazkiak biltzen ditu ere. Liburuak Kukutzako salmenta guneetan zuzenean erosita, epaiketak eta bestelako gastuak ordaintzeko laguntza ematen duzue, beraz badakizue!

Gorriz, kukutzako salmenta guneak:

Durangon Kukutzak jarriko duen salmenta-gunean(Azokaren kanpoaldean abenduak 4-7)
Durangoko Azokako: Txalapartako gunean(abenduak 4-7)
Errekaldeko KOBLAKARI Zirku artista eta eskuketarien X. Topaketan(abenduak 8-11)
eta laster zuen Herri edo auzoko gaztetxean(eskatuz gero, hara goaz joango gara!)




Eskerrik asko parte hartu duzuen guztioi.

2010-06-17

Errekaldeko GAZTE EGUNA!!





EUS
Badatoz Errekaldeko jaiak, eta beraiekin, Gazte Eguna. Aurten, gazte egun berezia prestatu dugu auzoko gazteok. Kurtsoan zehar auzoko gazte talde ezberdinen arteko koordinazioaren ondorioz, gazte egun polit bat antolatu dugu. Agintzak, Errekaldeko eskautek eta Kukutza gaztetxeak gazte esentziaz apostu egiten dugu, gero eta geihago zabaltzen den pasibitatearen kontra.

Gazteak garelako, etorkizuna gurea delako eta nahi duguna egin ahal dugulako.

Dei berezi bat egiten dugu Errekaldeko koadrila, lonjero, gazte talde guztiei egun honetan parte hartu dezaten. Bazkarira zaudete guztiak gonbidatuta.

Besterik gabe, besarkada bat!

GAZ
Ya vienen las Errekaldeko Jaiak y con ellas el GAZTE EGUNA. Este año hemos preparado un gazte eguna especial lxs jóvenes del barrio. Como resultado de la coordinación entre los diferentes grupos de jóvenes del barrio hemos organizado un bonito dia. Agintza, Errekaldeko Eskautak y Kukutza Gaztetxea apostamos por la esencia juvenil, contra la pasividad que cada vez más se extiende.

Por que somos jóvenes, por que el futuro es nuestro y podemos hacer lo que queramos.

Hacemos un llamamiento especial a todas las cuadrillas de Errekalde, lonjerxs y todos los grupos de jóvenes a participar en este dia concreto. Estáis todxs invitadxs a comer con nosotrxs.

Sin más, un abrazo!


Gora Errekalde Errebelde!
Gora Errekaldeko Gazteak!!!

2010-05-25

Okupazioa ta erresisentzia

Hau da Altsasun gertatu zeneko irudi bat. Aurki, argazki geihago.

2010-05-19

EUSKAL HERRIKO GAZTETXE EGUNA Altsasun

YEAHH! Badator! Goazen denok Altsasura Autogestioa zabaltzeko eta alternatibak eraikitzera!!!



Maiatzaren 22an, zapatua,tailerrak, Rokodromoa, graffittia,hitzaldiak,bazkaria, mani + festa + akzioa eta kontzertuak(el trono de judas, Bad sound system...)
Gainera, Bilboko okupazio mugimenduak autobus bat prestatuko du larunbat goizean irteteko, San nikolasetik 8.30etan eta larunbat gauean bueltatzeko. Joan nahi duena mesedez, pasa dadila bere gaztetxe hurbilenetik eta apuntatu dadila osteguna baino lehen.

info +: koordinadora.net