Kukutza III gaztetxearen defentsan ekiteagatik, epaiketa ugari jarri dira martxan. EAJ-k CABISA-ren abokatuak ordaintzen ditu, epailea aurrez aurretik aukeratu zuten eta okupazioa zein elkartasuna kriminalizatu nahi dute.

EKIN OKUPAZIOARI! BILBO OKUPATZERA GOAZ!!!
Mostrando entradas con la etiqueta Bulego. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta Bulego. Mostrar todas las entradas

2012-10-07

OKUPAZIO BULEGOAREN JAIA



Datorren urriaren 20an Okupazio Bulegoko lagunek jaialdia prestatu egin dute 7Katu gaztetxean. Bertan bulegoko kideek proposamen bat egingo digute hurbiltzen garenoi eta Orkrestak kontzertu bat eskainik digute.

Beraz, noizbait bulegoa erabili baduzu, lagundu nahi baduzu edota Durangora joateko gogorik ez baduzu(Durangora joan aurretik ere etorri zaitezke), aukera paregabea daukazu!!!

Gora Mundu osoko Okupak!!!

2011-10-25

IÑAKI KARROrekin ELKARRIZKETA


Iñaki Carro
"Ziur naiz epaileak arrazoi emango digula Kukutzarekin"

Basauriko kartzelan izan zen lehenengotako intsumitua da Iñaki Carro (Sestao, 1971). Sestaoko langabetuen asanbladan urte mordoa ibilia eta pobreziaren kontrako Argilan taldean ere aritutakoa. Bilboko Okupazio Bulegoan dabil buru-belarri orain. Kukutzako abokatua da.

JARRAITU IRAKURTZEN ARGIA ALDIZKARIAN EGINDAKO ELKARRIZKETA




2011-10-07

OKUPAZIO BULEGOAREN PRENTSA OHARRA



Gaur, Urriaren 7an hiru urte bete dira Okupazio Bulegoaren proiektua kaleratu zenetik. Hasiera batetik etxebizitzen okupazioaren zilegitasuna gizarteratzea izan genuen helburu nagusi, okupazioa ez da delitua lemapean. Mezu horrek inoiz baino biziago dirau. Izan ere:

1) Legalki okupazioa zigortzeko erabiltzen den usurpazio delitua ez da beti aplikagarria, indarkeria, irauntzeko asmoa eta sartu izana demostratzea eskatzen baitu legeak.

2) Delitua eskubideren baten urraketa ematen denean sortzen den kalteari dagokio eta usurpazioak jabetzarako eskubidearen urraketa zigortzea du. Baina etxebizitza bat urtetan bere baitan utzi duenean jabetza eskubide horri muzin egiten dio jabeak.Beraz, ez dago jadanik kaltetutako eskubiderik.

3)Sistema kapitalistak bizi duen gaitz endemiko honetan (kaleratzeak, etxebizitza hutsak banketxeen eskuetan egotea, langabezia, prekarietatea…) jabetza pribatua mugagabeko eskubidea ez dela gogoratu behar dugu, eta haren erabilpen soziala indartu behar dela. Ezin da onartu pentsamolde zahar, atzerakoi eta botere faktikoek beren interesen alde erabili duten honako ideia hau: jabetza norberaren izerdiz erositako objektua izanik ematen zaion ukiezintasun statusa eta, beraz, beharrizanak bultzatuta jendeak expropiatutako etxebizitza edo erakin hutsen jabeak koitadutzat agertzea. Etxe bat hutsik egotearen kasuak hamaika izan daitezke, baina baita egoera horiei eman dakizkioken aterabideak ere. Okupazioa zentzu honetan instituzioen pasibitatearen aurrean gizartearen jarrera aktiboa eta desobedientea bultzatzen du.

Zuzenbidea erabat interpretatiboa dela badakigu eta Okupazio Bulegoaren lana aholkularitza eta laguntza juridikoa ematea den aldetik, gure interpretazioari eutsiko diogu.

Honen harira ere honako hau salatu eta gizarteratu nahi dugu: interpretazioez haraindi Kukutza III gaztetxearen huste eta eraiste prozesuan eman den lege eta prozesu juridiko eta administratiboen erabilpena erabat interesatua izan dela, jabetza pribatuaren onurarako. Gertakari lotsagarrienak adieraztearren aipagarria da desalojo autoa deklarazioak jaso aurretik sinatuta egon izana edota eraiste baimena eman izana inguruan dauden etxebizitzei egin ziezaieken kalteari erreparatzen dion ikerketa aurkeztu barik (zeintzuei jadanik arrakala galantak atera zaizkien) eta ondoren eraiki behar diren etxebizitzen proiektua aurkeztu barik.

Kukutzaren proiektua ez da izan proiektu kultural hutsa, bizi proiektu propioa (kapitalismoaren lan-kontsumo dinamiketatik at) eraiki nahi izan duten gazteentzako aukera bat ere eskaini baitu azken pisuan zegoen etxebizitzak. Gaztetxearekin batera duela hamairu urte abiatutako proiektua.

Beraz, gure elkartasun eta babes osoa helarazi nahi diegu Kukutza III proiektuaren defentsan apiriletik hona ibilitako guztiei, bereziki irailaren 21ean eta 23an bitartean atxilotu, identifikatu eta zauritutako guztiei.

Berriro diogu: OKUPAZIO EZ DA DELITUA!

Bilbon, 2011ko Urriaren 7an

2010-11-22

IZARBELTZ-eko 1. OKUPAZIOARI BURUZKO TOPAKETA

Primer encuentro sobre Okupación en Izar Beltz. El próximo sábado 27 de Noviembre.



12:00 Charla a cargo de la Oficina de Okupación “Sobre los aspectos legales de la okupación y la creación de la red de okupas”

14:00 Comedor Vegano

16:00 Concierto del cantautor Hector Nenófilus.

18:00 Charla a cargo del BOM con posterior debate.

21:00 Concierto por 3 Euros de “Raiser”, “Vibradores”, “Peligro de muerte” y otro grupo que seguramente sea “Diswar”.

2010-09-20

OKUPAZIO BULEGOA BERRIRO ZABALIK OPORREN OSTEAN


Okupazio Bulegoak berriz ere bere zerbitzuak normaltasunez eskaintzen ditu irailaren 3tik aurrera:


Ostiralero 18:00etatik 20:00ak arte.
Pelota Kalea, 5 (ekoetxea).