Kukutza III gaztetxearen defentsan ekiteagatik, epaiketa ugari jarri dira martxan. EAJ-k CABISA-ren abokatuak ordaintzen ditu, epailea aurrez aurretik aukeratu zuten eta okupazioa zein elkartasuna kriminalizatu nahi dute.
Pasadan asteburuan, Ordiziako gaztetxeak 25 urte ospatzen zituen. Egun osoko egitaraua prestatu eta Gipuzkoako hainbat gazte asanblada eta gaztetxetako jendea hurbildu zen, baita Bilboko hainbat gaztetxeotako kideak ere. Gauean, ekitaldi polit bat prestatu zuten eta hitzegiteko aukera eman ziguten. Ekitaldirako, hurrengo bideo polita prestatu zuten, Euskal Jai, Kukutza eta Ordiziko gaztetxea lotzen zituena hain zuzen ere.
Aupa! urte berriarekin batera ekintzaz beteriko egunak datoz gurera, zuk ere parte har dezazun eta ederki pasa dezagun hemen dohakizu aurrerapen bat.
Gaztetxeak 2011n 25urte betetzen dituela eta, abesti bat egin digute Laketeko gure lagunek Pirritx-Porrotx eta Bonbereneako batukadaren laguntzarekin. Honekin urtarri otsail aldean, orain modan dagoen Lipdup bat grabatuko dugu Ordiziako kaleetan zehar herritar guztion parte hartzearekin.
Abestia ikasten joan nahi baduzu hemen entzun daiteke:
Abestia urtarrilaren 22an salgai jarriko den diskan ere azalduko da Goierriko beste 30bat talderekin batera.
Bestetik kamixetak, banderak, kalendarioak,... saltzen jarriko dira urtean zehar egongo diren gastuei aurre egiteko.