Kukutza III gaztetxearen defentsan ekiteagatik, epaiketa ugari jarri dira martxan. EAJ-k CABISA-ren abokatuak ordaintzen ditu, epailea aurrez aurretik aukeratu zuten eta okupazioa zein elkartasuna kriminalizatu nahi dute.

EKIN OKUPAZIOARI! BILBO OKUPATZERA GOAZ!!!

HISTORIA-Kukutza, 13 urteko proiektua

KUKUTZA I


1996. urtean errekaldeko lehenengo gaztetxea okupatu zen, hain zuzen ere, Errekalde, Irala, Indautxu, Basurto eta Zorrotzako zenbait gaztek, 11 urtetan hutsik egondako eraikina okupatu genuen kukutza kalean. Momentu honetatik aurrera, jende zein kolektibo guztien parte hartzearekin, gizartearen eraldaketarako gune libre eta irekia sortu genuen, bertatik, beharrizanetara irtenbidea bilatzen ahaleginduko ginen talde moduan eta tailer eta ekintza ezberdinak egingo genituen, baina guztia instituzioen inolako laguntzarik gabe, guztia taldeak gestionatua eta taldearentzako, hau da autogestioaren bidetik lortua.

3 hilabeteren ostean, eta Errekaldeko jaiak hasi baino 2 egun lehenago, goizeko 6etan eta inolako aurre abisurik eman gabe, munipek babestutako langile talde batek Kukutza I behera bota zuten, hondatzeko makinak euren aurrean topatutako guztia txikitu zuten, udalarentzako interesak babestu nahiean(etxebizitzen eraikuntzarako). Munipek inolako materialik hartzea eragotzi egin ziguten, eta beraz, barruan zegoen materiala bertan gelditu zen, botatako eraikinaren azpian.

Arratsaldean zehar, mobilizazioa burutzen genuen bitartean eta zipaioek ostiaka disolbatzen gintuzten bitartean, Santutxuko gazte asanblada, Mina del Morroko gaztetxean hondea makinak noiz heldu zain zeuden. Ondorengo egunetan, eta Errekaldeko jaiak tartean zenbait ekintza burutu genituen. (manifak, margoketak, informazio mahaiak ta panelak, bideo erakustaldiak...)

Bi egun geroago, Santutxuko gaztetxea behera bota zuten, baita ere, Bilboko udalaren aginduz. Nahiz eta gaztetxerik ez izan, gazte asanbladak lanean jarraitu zuen, hurrengo okupazioaren inguruan.

Momentu horretan, Deustuako gazte lokala besterik ez zen gelditzen, 1992. urtean Bilboko alkate zenak Josu Ortuondok (PNV) Bilboko Gaztetxea eta Iralako Txalet de Hiedra bota zituenetik.

KUKUTZA II


Beste auzo eta herriz babestuta, 1998ko maiatzaren 27an Errekaldeko Larraskitu kalean Unzeta lantegia zena okupatu genuen. Ertzaintzak geure desalojoa saiatu zuen, baina ez zuten exitu handirik izan eta burumakur alde egin behar izan zuten. Lehenengo egunetik erresistentzia turnoak gau ta egunez egin ziren, Bilbo eta Bizkaiko jendearen laguntzaz, Aupa ahi!!
Eraikinean sartu girenean, substantzia toxikoak aurkitu genituen eta udaletxeko Ingurumeneko arduradunak jakinaren gainean jarri genituen, substantzia horiek bertatik kendu zitzaten. Hori gertatu arte, produktuak gordeta zituen eraikin hau guztiz itxita mantendu zen.

Horretaz aparte, auzokoak oso pozik geratu ziren, arratoiak, eta horrelako animaliak kendu genituelako Gaztetxearen garbiketarekin bat, lehen oso egoera higieniko latzean egon baitzen. Are gehiago, Auzo-elkarteak eta Gaztetxeak berak ere bai, lokalaren jabea salatu genuen, lokala horren egoera arriskutsuan edukitzegatik. Hau da, beste behin ere beharrizan sozial, kultural eta politikoei irtenbidea emateko gune bat okupatu genuen, espekulazioari bideratutako eraikinen eta etxebizitzen denuntzia eginez; eta anaitasunarekin, askatasun ezarekin zein kontsumismoarekin bukatzeko, gizarte justuago baten bila borrokatuz.


Ehundaka pertsona eta pilo bat kolektibok hartu zuten parte kukutzan, iraun zuen 6 astetan. Azkenik, polizia piloarekin era bortitzean izan zen desalojatua, 4 izan ziren atxilotutakoak.
1998.7.16an Kukutza II proiektua behin-betiko desagertu zen.

KUKUTZA III


Kukutza III, 1998ko abuztuaren 6an okupatu zen. Eraikina, fabrika zahar bat, narko-konfidente batena omen zen eta industria-eraikin hura, estalki moduan erabiltzen zuen. Honetaz aparte jabeak bazituen Guardia Zibilarekin kontaktuak eta hanka egin behar izan zuen, legearekin arazoak izan zituen eta. Ihes egiterakoan, eraikina hutsik utzi zuen.

10 urte hauetan, asko izan dira bizipenak, egondako gertaerak, aurrera ateratako proiektuak eta etorri ta joandako kolektibo ta pertsonak, jende guzti honen aportazioei esker posible izan zaigu gaztetxea txukun jartzea ta proiektuarekin aurrera jarraitzea. MILA ESKER ZUEI GUZTIEI, ANIMO!!

Gaur egun, -1 solairuan entsaiu lokal bat dago, beheko solairuan barra-kontzertu gunea ta ziber-liburutegia daude, 1. solairuan barazki jantoki herrikoia, bulegoa eta arroparen trukerako gunea, 2. solairuan malabarista zein trapezisten entrenamendurako gunea, eskultura tailerra eta teatro entsaialekua daude, 3. solairuan rokodromoa, gimnasioa eta dantza lokala eta azkenik etxebizitza. Gune bakoitza, kolektibo ezberdinez gestionatua dago, baina guztiak, norabide berdinean nabigatzen.

Urte guzti hauetan, alor askotan jardun dugu, bai auzoan, Bilbon, Bizkaian edota Euskal Herri mailan okupazioaren aldeko mezua zabalduz eta atxikimenduak lortuz, kultura herrikoia eta parte hartzailea sustatuz interes pribatuen kontra eginez, indibidualismoaren eta pasibotasunaren kontra jardunez, espekulazioaren eta interes pribatuen kontra borrokatuz, antolatzeko modu ezberdinak daudela erakutsiz...

Baina sistemaren kontra jarduten duen edozein kolektibok badaki norabide honetan lan egiteak, ez dela biderik errezena aukeratzea, eta hare gutxiago Euskal Herrian, eraso asko pairatzen baititugu, harria bota eta eskua ezkutatzen dute, eta gainera kriminalizazio saiakerak egiten dituzte okupazio eta oro har anti-sistema mugimenduaren desitxuratzea saiatuz. Musu potolo bat barruan dauden guztientzako!

10 urte hauetan, desalojo bat egon da eta 3 alditan sartu egin dira indar polizialak, baina, geurean tinko mantendu gara, hortsak erakutsiz eta ukabila altsatuz.